Borrar
Leire Alberdi (Euskal Kontsumitzaile Elkartea), Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua), Aitziber Blanco (dinamizatzailea) eta Igor Arenaza (Athletic Club), ekaineko agerraldian.

'Batuz Aldaketa' egitasmoaren baitan ondutako akordio berria ostiralean aurkeztuko da

Kontseiluak gidatutako ekimenera 113 eragile atxiki dira

J. Agirre

Osteguna, 25 iraila 2025, 14:25

Comenta

Hilabete luzeetako lana izan du, alderdi, sindikatu zein eragile eta norbanakorekin landu du Euskalgintzaren Kontseiluak eta ostiral honetan aurkeztuko du 'Batuz Aldaketa' egitasmoaren baitan ondutako 'Euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza izenburuko proposamena' dokumentua. Ekitaldian izango dira, gainera, Batuz Aldatu adostasunaren eragile sinatzaileak eta gonbidatutako ordezkari, orotara ehundik gora lagun.

Su moteleko lana

Dokumentua Batuz Aldatuko Talde Eragileak ondu du «adostasun soziala akordio politiko bilakatzeko» asmoz. Horretarako, elkarrizketa prozesu bat egin da, Aitziber Blanco bizikidetzan adituak bideratutakoa, eta segidan edukiak lantzeko sei bilera egin dira. Dena bi oinarriren gainean: euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta erabilera erosorako baldintzak sortzea.

Ernamuina 2021eko ekainaren 19an koka daiteke, 'Batuz Aldatu: Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala' aurkeztu zenean, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan jauzi bat emateko beharra aldarrikatuz. 2022ko abenduan, Kontseiluaren 25. Urteurrenean, Paul Bilbaok Idurre Eskisabeli idazkari nagusi kargua pasa zionean adostasunetan sakontzeko borondatea adierazi zuen lemazain berriak, 2023ko martxoan bazkideek Batzar Nagusian berretsi zutena.

Hala heldu zen 2023ko azaroan, hainbatetan «oldarraldi judizial» deitu duten euskararen normalizazioaren aurkako sententzia kateari erantzunez deituriko manifestazioa Bilbon. Eta abenduan euskararen aldeko itun soziopolitikoa hauspotzeko eta herritarrak pizkunde berri baten bultzatzaile izatera gonbidatzeko ekitaldia izango da hurrengo pausoa.

Emaitza ostiralean aurkeztuko da. Kontseiluak, sustatutako ekimena izan arren, Euskal Herri osoko eta sektore askotariko 110etik gora eragilek, elkartek, mugimenduk, fundaziok, enpresak eta sindikatuk egin zuten bat proposamenarekin. Besteak beste, kirol munduko Athletic Club eta Real Sociedad fundazioek; enpresa munduko Mondragon Korporazioa, KonfeKoop, Enpresa Euskaragileak eta OlatuKoop, edota elkarte gehiagoren bilgune diren Taupa Mugimendua (Topagunea), AEK eta IKAren euskaltegi sareak, Euskal Herriko Ikastolak eta EHIGE ikastetxe publikoetako guraso elkarteak; zein gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU eta EHNE sindikatuak. Sinatzaileen zerrenda guztia HEMEN ikus daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Batuz Aldaketa' egitasmoaren baitan ondutako akordio berria ostiralean aurkeztuko da

'Batuz Aldaketa' egitasmoaren baitan ondutako akordio berria ostiralean aurkeztuko da