Borrar
Leire Alberdi (Euskal Kontsumitzaile Elkartea), Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua), Aitziber Blanco (dinamizatzailea) eta Igor Arenaza (Athletic Club), goizeko agerraldian.

Egungo hizkuntza-politikatik harago jauzia eskatu dute 113 euskal eragilek

Euskara ·

Irailean aurkeztuko du Batuz Aldatu egitasmoak bere proposamen dokumentua, baina bi oinarri aurreratu ditu: euskararen ezagutza unibertsalizatzea eta erabilerarako baldintzak sortzea

Gaizka Lasa

San Sebastián

Viernes, 20 de junio 2025, 11:48

Euskararen biziberritzean behetik gorako jauzia ematea du helburu Batuz Aldatu egitasmoak, eta irailean aurkeztuko du Talde Eragileak bere ekarpena. Dokumentu bat izango da, akordio zabal baten ondorioa, 113 eragilek eztabaidatutakoa, proposamenez betea. Azken lau urteko lanak onduko duen txostenaren xehetasunak ezagutzen ez badira ere, etorkizuneko hizkuntza-politikak jaso beharko lituzkeen bi oinarri nagusi azpimarratzen dituela aurreratu dute gaur taldeko ordezkariek: euskararen ezagutza unibertsalizatzea batetik, eta erabilerarako baldintzak sortzea bestetik.

Bi oinarri horiek gainditu egiten dute orain arteko hizkuntza-politiken eredua, talde honen arabera. «Izan ere, indarrean dagoen ereduak bi hiztun komunitate –erdaldunak eta euskaldunak– bereizten ditu, zeinetan euskaldunen komunitateari eskubide batzuk aitortzen zaizkion. Hau da, «minorientzat» eginiko politikak. Arauari salbuespen bakarra hezkuntza sisteman aplikatu den politika izan da, zeinetan, hutsuneak hutsune, belaunaldi berriak progresiboki euskalduntzeko anbizioz jokatu den», esan du Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Horrexegatik, euskararen erabilerarako baldintza errealak sortzeko, «minorien» hizkuntza-politika hau gainditu eta euskal gizartea euskalduntzeko norabidean jarriko den hizkuntza-politika berria beharrezkotzat jotzen du Batuz Aldatu egitasmoak. Hau da, herritar denei euskara bermatzea, elebidun euskaldunak izan daitezen eta euskaraz ulertu eta hitz egiteko baldintza eta oztoporik izan ez dezaten. Paradigma aldaketa bat eskatzen du, azken finean. Jauzi bat, orain hitz hau hainbeste lerroburutan ateratzen den honetan, baina lehendakariaren ahotan ere.

Batuz Aldatu dinamikako Talde Eragileko kideak lanean aritu dira, abiaburuko adostasun soziala itun soziopolitiko gisa garatzeko zereginean. AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athletic Club Fundazioa, Bizipoza Bilgunea, Euskal Kontsumitzaileen Alkartea, Euskaltzaleen Topagunea (Taupa Mugimendua), Eusko Ikaskuntza, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Gipuzkoako Erizainen Elkargoa, Mondragon Korporazioa eta Nafar Ateneoa, besteak beste, lan isilean aritu dira azken urtebetean hartutako konpromisoa bete eta euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari ekarpena egiteko borondatez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egungo hizkuntza-politikatik harago jauzia eskatu dute 113 euskal eragilek

Egungo hizkuntza-politikatik harago jauzia eskatu dute 113 euskal eragilek