Borrar
Aritz Zerainek iragarri du hurrengo arduradunaren bila ari dela elkartea Bertsozale Elkartea

Aritz Zerainek utzi egin du Bertsozale Elkarteko ardura

Hamaika urtez jardun da koordinatzaile, eta elkarteak abian jarri du arduradun berria aukeratzeko deialdia

Ostirala, 22 otsaila 2019, 14:05

Comenta

Bertsozale Elkarteko koordinatzailea den Aritz Zerainek iragarri du. Hurrengo arduradunaren bila ari da elkartea, eta martxan da lan deialdia. Bertsozale Elkarteko koordinatzaile lanetan aritu da 2008tik orain arte, eta, Bertsozale Elkartearen berripaperei egindako adierazpenetan esan du egoera oso onean uzten duela elkartea: «Balantze oso positiboa egiten dut, bai pertsonalean eta baita elkarteari begira ere. Hamaika urteotan Bertsozale Elkartea asko hazi da, egitasmoarekin berarekin batera, bertsolaritzaren beharrei erantzuteko».

Aritz Zerainen aurretik, 1987tik 2006ra Koldo Tapia aritu zen lan horretan, eta, jarraian, 2008ra arte Jexux Muruak bete zuen postua. 2.500 bazkide dituen taldea da Bertsozale Elkartea

«Nik uste, eta bene-benetan horrela sentitzen dut, era honetako elkarte batean 'gidaritza' daramanak ezin duela urte luzez postu horretan iraun: batetik, arlo pertsonalean, postu horrek eskatzen duen energia handia delako, eta, bestetik, aipatu ditugun mugimendu horietara egokitzeko ere komeni direlako aldaketak». Era honetara arrazoitu du lantegia uzteko erabakia.

Iazko urtean, elkartearen lehendakaritza sistema aldatzea erabaki zen. Iñaki Murua lehendakari beteranoaren ordez talde-lehendakaritza ezartzea hobetsi zen. Zerainek honela azaldu du aldaketa: «Hamaika urteotan, Iñaki Muruarekin eta Xabier Gaztelumendirekin bizipen ugari egokitu zaizkit, eta izugarri daukat biei eskertzeko. Bi maisu izan dira niretzat; eta elkarte osoarentzat bi erreferente nagusi, izateko eta egiteko moduagatik. Ohartu ginen ezin genituela ordezkatu, zerbait berria behar genuela eta hortik etorri da lehendakaritza eredu berria».

Orain «beste espazio batzuetan» egin nahi du lan Zerainek. Hernanin jaioa, etxean egin zen bertsoen zale. Ondoren, herriko bertso eskolara hurbildu zen eta asko eman omen zion mundu «zoro, baina eder» horrek.

2001eko Txapelketa Nagusian kantatu zuen, eta gero gai jartzaile moduan ere aritu zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aritz Zerainek utzi egin du Bertsozale Elkarteko ardura

Aritz Zerainek utzi egin du Bertsozale Elkarteko ardura