Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

«Isun eta mehatxu guzien gainetik euskararen garra bizirik atxikiko dugu»

Kaskarotenea ikastolak jende eta gizarte eta kulturako hainbat eragileren elkartasuna jaso du gaur Ziburun izan den manifestazioan

Joseba Zubialde

Sábado, 8 de noviembre 2014, 21:04

Milaka lagunek partu hartu dute gaur Kaskarotenea ikastolaren alde Ziburun antolatutako manifestazioan. Azken hilabeteetan eraman duzuen borroka eredugarria izan da, adierazi du Laida Mugikak, Kaskaroteneako lehendakariak, ikastolako gurasoei zuzenduz, zuen borroka duina izan da eta gaur berriz ere frogatu duzue baietz azpimarratuz. Era berean, ikastolak euskararen bermerik sendoena direla defendatu du.

Manifestazioa arratsaldeko 16.30 aldera hasi da, 'Ikastolak ez hunki!' lelopean, herriko plazatik abiatuta. Ziburun ere euskararen alde bezalakoak bota ditu jendeak herriko kaleetan barrena Marinela auzora iritsi arte, Kaskarotenea aurkitzen den lekura hain zuzen ere.

Bertan, Laida Mugikak, ironiaz baliatuz adierazi du, argindarra moztuz, hiru mende atzera egin dugu, XVIII. mendera, argien mendera. Era berean, Ziburun euskara ofiziala ez den bitartean ez dugu bakerik izango azpimarratu du. Horregatik, ezinbestekotzat jo du Seaska eta Euskalgintza osoaren lanaren ezagupen duina izatea, bertako hautetsiek estatuarekin egiten duten lurralde kontratu berriaren negoziaketan.

Mugika zurrun agertu da eta isun, mehatxu, proposamen ustel, bazterkeri eta kolpe guztien gainetik, euskararen garra bizirik atxikiko dutela azpimarratu du eta ez dituela "deusek ere geldiaraziko argi utzi nahi izan du.

Manifestazioa arratsaldeko 16.30 aldera hasi da, 'Ikastolak ez hunki!' lelopean, herriko plazatik abiatuta. Ziburun ere euskeraren alde bezalakoak bota ditu jendeak herriko kaleetan barrena Marinela auzora iritsi arte, Kaskarotenea aurkitzen den lekua hain zuzen ere.

Bertan, Laida Mugikak, ironiaz baliatuz, angindarra moztuz, hiru mende atzera egin dugu, XVIII. mendera, argien mendera bidali dietela adierazi du. Era berean, Ziburun euskara ofiziala ez den bitartean ez dugu bakerik izango azpimarratu du. Horregatik, ezinbestekotzat jo du Seaska eta Euskalgintza osoaren lanaren ezagupen duina izatea bertako hautetsiek estatuarekin egiten duten lurralde kontratu berriaren negoziaketan.

Mugika zurrun agertu da eta isun, mehatxu, proposamen ustel, bazterkeri eta kolpe guzien gainetik, euskararen garra bizirik atxikiko dutela azpimarratu du eta ez gaituela deusek ere geldiaraziko argi utzi nahi izan du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Isun eta mehatxu guzien gainetik euskararen garra bizirik atxikiko dugu»

«Isun eta mehatxu guzien gainetik euskararen garra bizirik atxikiko dugu»