Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Laguntzen banaketarako eraginkortasun eta irismen irizpideak defendatu ditu Jaurlaritzak, «euskararen kontsumoa areagotzeko»

Patxi Baztarrikak euskarazko hedabideen erronka irakurleen interesa harrapatzea eta haien kopurua areagotzea dela azpimarratu du gaur Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol batzordean

Joseba Zubialde

Lunes, 3 de noviembre 2014, 16:05

Irakurleak bilatzen ditugu eta euskal hiztunen komunitatea trinkotu nahi dugu. Hitz hauekin defendatu du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, aurten euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen oinarriak aldatu eta eraginkortasuna eta irismen irizpideak jokoan sartu izana. Bere iritziz, irakurleen atxikimendua eta babesa lortzeko gai diren komunikabideekin bat egin behar du Jaurlaritzak, batez ere, hauek izan baitirelako hiztunen atentzioa bereganatzen asmatu eta lortu dutenak.

Hedabide guztiak garrantzitsuak direla azpimarratu du Baztarrikak, Euskal Herri mailakoak eta tokian tokikoak, baina erronka irakurleen kopurua handitzea izan behar duela adierazi du, kontsumoa igotzea. Bere aburuz bultzada eman behar diegu produktu eraginkorragoak egiten saiatzen diren komunikabideei. Hortaz, babes instituzionala bai, baina ez betikoan irauteko azpimarratu du sailburuordeak, eta egindakoa euskararen erabilera sustatzeko eta areagotzeko burutzen dela plazaratu du.

Irismen irizpideari, aurtengo kontzeptu berriari, dagokionez, zera esan du Baztarrikak, kontsumoari eta irakurleei zuzenean lotzen zaiela. Batetik, komunikabide bakoitzaren zabalkundea kontuan hartzen du, eta bestetik, hedabide bakoitzaren banaketa eremuan dauden kontsumitzaile potentzialak, hots, euskaldun hartzaile potentzialak. Bi horiek elkartuz finkatzen da irismen portzentaia. Horrela, eremu jakin batean zenbat eta kontsumitzaile potentzial gehiagorengana iritsi, orduan eta lehentasun handiagoa aitortuko zaio hedabide horri eta diru-laguntza handiagoa emango zaio.

Horren inguruan, diru-laguntzak ematerakoan argudio liberala erabiltzea leporatu dio EH Bilduk Baztarrikari, eta emandako diru kopurua jaitsiz gero euskaraz publikatzen den egunkari bakarra (Berria) arriskuan jartzen dela salatu du. Horri erantzunez, Baztarrikak azaldu du urtero gertatzen dela hedabide batzuei aurreko urtean baino gehiago edo gutxiago ematea, konkurrentzia librea eta proiektuen arteko lehia dagoenean. Hala ere, argi utzi nahi izan du Berriak 2014ean jasoko duen diru-laguntza bere 12 urteetan jaso dituen guztietan aurrekontuarekiko izan duen batezbestekoa baino altuagoa dela eta aurtengo diru-kopurua papereko edizioaren aurrekontuaren %21,38 izango dela.

Irizpideak finkatu aurretik Eusko Jaurlaritzak hainbat eragilerekin eztabaidatu izana defendatu du Baztarrikak, eta Jaurlaritzarentzat euskarazko hedabideak estrategikoak direla azpimarratu du, bestela ez zen ulertuko 5 miloi euroko diru-kopurua bideratzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laguntzen banaketarako eraginkortasun eta irismen irizpideak defendatu ditu Jaurlaritzak, «euskararen kontsumoa areagotzeko»