Ezagutu Alderdi Ederreko artisautza merkatua
Hamar artisau baino gehiagok beren artikuluak aurkeztu dituzte Udaletxeko plazako azoka txikian
«Aukera ezin hobea da ezagutzera emateko», dio artisauetako batek. Bitxigintza, dekorazio-objektuak, arropa, moda-osagarriak, papergintza... Irailaren 11ra arte aurkitu ahal izango diren artikuluetako batzuk dira.