Borrar
Real Sociedad - Real Valladolid

Behekoen matxinada

Bost penaltiak ·

Astelehena, 6 otsaila 2023, 07:37

Comenta
  1. 1

    Behekoen aldarrikapen jardunaldia

Aurreko partidetako emaitzen ostean, abagune bikaina zuen Realak, baina beheko taldeen errebolta Anoetara ere iritsi zen. Valladolidek bi garaipen ditu segidan.

  1. 2

    Eraginkorrenak, bisitariak

Gola egiteko aukera gehien behar dituen taldeetakoa da Valladolid; Realak, aldiz, gutxirekin nahikoa izaten du. Atzo ez zen halakorik ikusi.

  1. 3

    Hirugarren neurketa ate aurrean asmatu gabe

Bolada ezin hobearen ostean, hirugarrenez jarraian esku hutsik joan zen etxera Sorloth. Bere golak behar ditu taldeak.

  1. 4

    Zubimendi, luxuzko erpina

Aspaldian ez du Realak bere diamantearekin jokatu baina erronboko erpinetako batek, 3ak, bere horretan jarraitzen du, distiratsu. Braisek, aldiz, ez.

  1. 5

    González Fuertes, aukeran ez

Hamahiru neurketa epaitu dizkio Realari; bosgarren porrota atzokoa. Ez da hobekien doakion epailea. Pasatu dadila denbora berriro egokitu arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Behekoen matxinada