Borrar

Bi zahar grinatsu

Bai horixe ·

Ez dira gutxi gugandik hurbil dauden agintari gazte eta heldu hutsalak

Astelehena, 9 azaroa 2020, 06:44

Comenta

Estatu Batuetan gertatzen ari den lehiaren harira, askotan lepora-tzen zaie adina bertan borrokan ari diren bi buruei. Zaharregiak omen dira, etxean, sutondoan, tapakia belaunetan egoteko moduan daudela, bizi-tzaren bazter bat omen dagokie, gazteei lekua utzi behar lieketela, ez daudela lema eramateko moduan.

Hamarraldi gutxitan, zaharrak erpinetik bazterrera bidali ditugu, ia edozein esparrutan. Mendebal osoan nabarmendu da joera hori eta gure mundu bazter hau ez da inondik ere salbuespen. Pertsona baten gaitasuna nortasun agiriaren arabera neurtzen da, adina da arau nagusia, askotan bakarra.

Entzun diot kazetari ospetsu bati Estatu Batuetako bi zahar horietako bat besteek bultzatuta heldu dela heldu den lekura, Bidenen adinean pertsona batek nahi-ta-ez atsedena duela amets, ez mitinetako biba eta txaloak. Ez dakit nondik atera zuen kazetariak ondorio hori, agian Bidenen buru barrura sartzeko ahalmena du edo agian uste du adinak, berez eta erremediorik gabe, grina itzaltzen duela, ikasteko ahalmena ezabatzen duela, lidergoa ezinezko bilakatzen duela. Trump salbuespen bitxia litzateke, anomalia hutsa.

Itxura guztien arabera, adina ez da muga Estatu Batuetako lehian dauden bi gizonentzat, ezta haiengan konfian-tza jarri dutenentzat ere. Onar dezakegu adinak ez dakarrela, berez, jakinduria, gaztetan ezjakin zen asko are ezjakinago heltzen dela zahartzarora. Baina orduan onartu beharko dugu adinak ez duela, automatikoki, norbait elkarte edo estatu baten lehendakari izateko ezgauza bilakatzen, ez adin soilak behintzat.

Biak ala biak grinatsu iruditzen zaizkit niri, nor bere estiloan, nor bere ideiak ikur gisa jasoaz, nor bere azken aukeraren bila. Ez dira gutxi gugandik hurbil dauden agintari gazte eta heldu hutsalak, dagokien alderdiak esandakoari itsu-itsuan jarraitzen diotenak, hain zuzen, horrexegatik aukeratuak izan direnak, esaneko zintzoak direlako. Eta, ai ene, gizonezkoak direlako.

Esanak esan, azken puntu horrek, gizontasunarenak, garrantzi handia du, ezinbestekoa da leku gehienetan, baita gurean ere eta hori ez da adinarekin desagertzen ez sendatzen. Gurean zaharrak aje gaindiezina du, abantailarik gabea. Eta gizon zaharrak gutxi balio badu, erdia da emakume zaharren balorea, laurdena horrez gaindi jatorri desberdina baduzu. Ez zait iruditzen harro egoteko arrazoi asko dugunik, ezta gainerakoak goitik behera begiratzeko eskubiderik ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi zahar grinatsu