Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Egin kontu

Zakilak

Zergatiak aztertzea konplexuagoa da, nonbait. Analizatzea egunerokoan, beste egoera batzuetan, antzera jokatzen ote duten pitilin eta pototek

Jueves, 7 de marzo 2024, 01:00

Comenta

Zakil txikiak ere existitzen dira. Ba, hitz egin dezagun zakil txikiez. Pitilinez. Potro handiez gehitxo hitz egiten dugu eta. Bihar martxoak 8. Ez da kasualitatea. Gertatzen direnak ez dira gertatzen gaur bezpera eta etzi biharamuna delako. Gertatzen direnak hor daudelako gertatzen dira. Egun ponpoxoak gorabehera.

Ordutegiz kanpo itxita egoten den (asteburu eta jaiegunetan jolastokiko ateak zabalik behar lituzkeen eskola publikoa itxita zergatik egoten den, horixe beste aztergai bat) jolastokira norbait sartu da. Ez da lehenengo aldia. Maiz-maiz gertatzen da. Asteburuetan edo jai izaten den astegunetan. Atea ate da. Hesi. Kanpo eta barruak bereizi nahi dituen arrasto. Zuloa, ordea, zulo da. Eta gora-gora, auskalo norainoko hormarik (eta normarik) existitzen ez denez, barrura sartu nahi duena barrura sartzen da. Norbait sartu da. Pentsa daiteke norbait hori ez dela bakarrik sartu (gure portaerak bakarka eta gure portaerak taldean, horixe beste aztergai bat). Astelehenean marrazkia opari aurkitu dute ikasle gaztetxoek jolastokiko frontoiko horman. Ikasle gaztetxoek, irakasleek eta gurasoek. Semeak amari kontatu dio urgentziaz egin dutela bilera. Lehenengo, geletan ikasle guztiek; eta, gero, ordezkariek. «Eske grafitia egin dute», umeak. «Bai», amak, «zakil bat». Eta umeak atzetik: «Bai, hamasei metrokoa». «Hori da orduan kontua», amak berekiko, «tamaina». Ikasleei eta ordezkariei entzun ez dizkien hitz-kontuak imajinatu ditu amak. Pitilinak eta pototak zakilez hizketan. Nola ez ba. Lortu du(te) nahi du(t)ena marrazkilaria(e)k. Elkarrizketa luze-luze-luze-luzea izatea zakil luze-luze-luze-luzeaz. Ideia dantza (ideia saltsa esango bagenio, agian asmatu) izan dute beren solas-bileretan umeek: «Zepo bat jarri beharko litzateke», «Harrapatu», «Kamerak», «Pankartak egingo ditugu beraien kontra». Heziketa.

Zergatiak aztertzea konplexuagoa da, nonbait. Analizatzea egunerokoan, beste egoera batzuetan, antzera jokatzen ote duten pitilin eta pototek. Zakil eta alu izango direnean, orduan zer gertatuko den. Amak ez du aukera galdu nahi izan. «Zergatik? Zergatik egin ote du(te)?» Ba, auskalo, ezta? Zepoan harrapatzean galdetzea onena. Zertarako konplikatu. «Ama, nik ez dakit aspertuta daudelakoedo izorratu egin nahi gaituztelako egin ote duten». Batak besteari ematen ote dion eskua. Asperdura (hara beste aztergai bat).

Egun batzuetara «Tom eta Jerry» pelikula ikusi du umeak gelan. Dibertigarriagoa da, inondik ere, harrapaketan jolastea. Eta katuarena egitea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zakilak