Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Egin kontu

Gugatik

Gehiengo baten festa inoiz ez dago justifikatua sufritzen duena gutxiengoa delako. Eta geraraziko balitu? Aho batez, aho betez? Planto. Ardura duenak

Osteguna, 21 martxoa 2024, 01:00

Comenta

Batzuek eskolan utzi dute, beste batzuek etxera eraman dute. Etxera eraman dutenen artean horman zintzilikatu dute batzuek eta zokoratu egin dute besteek. Bakarren batek eskolan egindako lanen artean gorde du. Koadro bihurtu duenik ere bada, altxor, apaingarri. Abandonatu, zintzilikatu, zokoratu, koadro bihurtu eta gorde. Petoa. Korrikakoa. Hiru astez eskolan margotzen aritu diren hori. Eskolako lan-jarduna bukatu eta eskola bertako jolastokian, arratsaldean, jolas-saioa hasten denean, petoarekin ez, euskararekin gertatzen da horixe bera: abandonatu, zintzilikatu, zokoratu, koadro bihurtu eta gorde. Agerian eta korrika inor gutxik. Euskaraz. Ia inork ez. Ilusioz margotu dute, ilusioz itxaron dute, ilusioz jantzi dute eta ilusioz egin dute korrika. Emozioz gainezka. Sinetsita. Euskaldunak direla. Euskaradunak. Zer bestela. Hamar minutuan egin dute Korrika Txikiko itzulia. Bukatu da festa. Taupadak hor jarraituko du. Harrotasunak. Baina petoa abandonatu, zintzilikatu, zokoratu, koadro bihurtu eta gorde egingo dute. Euskara bezalaxe. Umeak dira. Helduok haiekin egiten duguna egiten dute haiek beren buruarekin. Korrika etorri eta joan egiten da. Korrika, gainera. Euskarari, ordea, ostiralero hamar minutuko korrika txikia eskainiko bagenio, AEKren aldekoa izan beharrik gabe, euskaragatik, gugatik, petoak berrerabiliko genituzke, bizirik genituzke, presente. Agian, euskara ere bai. Eta hamar minutuko korrikaldia bukatuko bagenu hogei minutuko kantu-dantza-antzerki-bertso saio prestatu batekin... orduan esprinta.

Korrika. Asmatu zuenak asmatu zuen. Indartzen asmatu duenak asmatu du. Izan ere, euskaldunok zoro eder batzuk gara. Ezberdinak. Are ezberdinago izan gintezke, ordea; are ederrago. Lehen baino askoz gutxiago. Askoz, askoz, askoz gutxiago. Ia ez dira inor. Aurrera egin dugu. Ados. Baina Casanova eta Caballero familiak eta haien zirkuluak mindu egiten dira (nola ez!), haien inguru ez garenok ere bai (nola ez!) haien hiltzaileen irudiak bistan festaratuta ikusita. Gehiengo baten festa inoiz ez dago justifikatua sufritzen duena gutxiengoa delako. Eta geraraziko balitu? Aho batez, aho betez? Planto. Ardura duenak. Bai, ados, San Ferminak eta Javieradak eta futbola... Ados. Baina, zergatik jarri gaizki egiten duenari begira? Gu ezberdinak gara, ezta? Planto. Orduan bai, ezberdinak ginateke, oso ederrak. Zalantzarik gabe aurrerago egingo genuke. Korrika. Eta hegan. Euskaragatik. Gugatik. Denok kabitzen garen gu horregatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gugatik