Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Egin Kontu

Gaia

Eta horrelaxe gaude gauden bezala. Denak denon ardura behar lukeenean, ezer inorena ez dela sinetsita

Osteguna, 15 otsaila 2024, 01:00

Comenta

Marijuanak bereak ez ziren umeei ere kargu hartzen zien ez egitekoren bat egiten ikusten zituenean. Eta umeak esaneko beren ama ez zen Marijuanarekin. Marijuana asko zeuden auzoan. Umeak etxekoak ziren, noski, eta kalekoak. Gure aitak kontatzen dizkigu kontuok. Etxeetako ateak beti zabalik egoten ziren garaikoak. Sokari tira egin eta barrura sartzen zirenekoak. Sukalderaino. Horrela saretzen dira harremanak. Onerako eta... onerako. Elkarren begietara begirako tratua zintzo (esan nahi baita, zintzoki. Ze, ai, zer ote den zintzo, zer, norentzat, zergatik eta zertarako) trazatuz. Kargu hartu eta kargu egin. Besteen, besteekiko, besteenganako ardura sentitu. Eta besteek ardura sentitu. Gainerako guztiekiko. Hala balitz!

Etxeetako ateak, buelta bat, bi, goi eta behe, giltzaz ixten ditugun garaiotan, lagun-kuadrillan mendira joan eta taldeko ume bat ez egitekoren bat egiten ikusten badugu, begirada bat, bi, hiru gurutzatuko dira, eta «nik paso», «ni isilik», «bereek egin dezatela egin beharrekoa»... Eta ez bere eta ez gainerako, eutsi eta pasa egiten dira denontzat ikasgai izan daitezkeen egoera asko eta asko. Izan ere «Nor naiz ni bere amak esaten ez diona esateko?», izan ere «Zu ez zara nire ama niri ezer esateko».

Eta horrelaxe gaude gauden bezala. Denak denon ardura behar lukeenean, ezer inorena ez dela sinetsita. Kezkagarriena urteak daramatzagula horrela eta argazkiak beti-betikoak direla: zikinak. Zikinak jarreretan. Horrelaxe gaude gauden bezala: inauteri festak bertan behera, elkarretaratzeak bat bestearen atzetik, liskarrak, zaurituak, pilotak, erasoak, zaborra nonahi... Festa esaten omen zaio. Zerbait oso kaskarraren isla behar du honek guztiak.

Irakaskuntzan hasi berritan barru bete ezinegon utzi, eta gerora ere askotan entzun behar izan dudan erantzun batek oihartzun egiten dit horrelakoetan. Ikasleari zertan ari den galdetu eta.. «Garbitzaileak zertarako daude ba?». Horrelaxe hazten gara gero: hezteko borondaterik gabe. Besteen gain egin dudan kaka handi hori, nirea ez, eta garbitu beharko duenarena dela sinetsita.

Zerbait falta da. Kontsigna, elkarretaratze eta titular deigarrietatik harago... zerbait falta da. Inauteri aurretik inauteri prestaketei eskaini diegun denbora guztia inauteri ondoren inauteriek eman (esan nahi baita, inauteriei kendu dieguna) dutena aztertzeari eskainiko bagenio... Giltza buelta askoren beharrik gabe, asmatuko bagenu gaia (ez baitira gaiak) nork bere etxeko sukalderaino eramaten...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaia