Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bai horixe

Mozorroturik bizi

Ez gara berdin janzten lanera joateko, aisialdirako edo ezkontza baterako

Lunes, 3 de marzo 2025, 01:00

Mozorroz bete zaizkigu egunotan begiak. Kalean, eskolan, lantegi batzuetan, hedabide guztietan. Ikusitakoaren arabera argi dago gero eta gehiago direla osorik erosten diren mozorroak, atzera egiten dutela etxean egindakoak eta erositako mozorro horien artean beti dutela lehentasuna hedabideek kontatzen digutena edo fikzioak etxera dakarkiguna. Honetan ere hori da gure gizartearen marka, gero eta gehiago erosi, gero eta gutxiago egin.

Batzuetan, aski da artatzen zaituen langilearen xehetasun bat Inauteriei keinu egiteko, ileordea, sudur gorria, bibotea... eta nik behintzat eskertzen dut adeitasun seinalea iruditzen zait. Beti da eskergarri zuri alaitasun pitin bat eskaini nahi dizunaren jarduna, borondate horren atzetik dagoena dagoela ere.

Ez du hain helburu garbia guztiok, urtean zehar, batera edo bestera joateko erabiltzen dugun mozorroak. Seguruenik, guztiok ateratzen gara kalera mozorrotuak, antzeztu nahi dugun itxurari dagokion mozorroa soinean dugula. Ez gara berdin janzten lanera joateko, hi-tzaldi bat emateko edo ezkontza baterako.

Ezkontzena aparteko adibidea da. Gure herrian ezkontza ugari ospatzen da, sarritan bertakoak ez direnak Hondarribia ezkontzaren eszenatoki gisa aukeratzen dutelako. Edozein larunbatetan ikusten dituzu kale Nagusitik gora ustez dotorez mozorrotutako pertsonak. Beraiek ez dute pentsatuko mozorrotuak daudenik, baina begi bistakoa da asko eta asko dotoretzat duten janzkeraren azpian ezkutatuak daudela, aldizkarietan ateratzen diren argazkiak eredu, arropak gaindituta, batez ere emakumeak.

Badira ere egunerokoan hain muturrekoak ez diren mozorroak. Agian adibide bat da gizonezko askok lanera daraman janzkia. Astean sei egun soinean jaka eta galtza formalak eramaten dituen adiskide batek kontatzen dit bere-tzat lasaigarria dela uniformea, ez duela goizean zer jantzi pentsatzen jardun behar, gehienez jota alkandoraren kolorea dela erabaki behar duena. Lanetik kanpo zailago egiten omen zaio zer jan-tzi erabakitzea. Eskertzen omen du uniformea.

Eta gero daude arroparen aukera jolas bilakatzen dutenak, egunero zer jan-tzi pentsatu eta erabakitzea gustagarri dutenak, antzeztu nahi duten itxura jolas bilakatzen dutenak.

Guztiok mozorrotzen bagara etxetik ateratzeko, zer da mozorrorik eza, etxean janzten duguna, lan egunetakoa edo aisialdikoa? Edo janzten dugun arropa oro da mozorro eta orduan biluztasunean dago egia bakarra?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mozorroturik bizi