Borrar
Opinión

Gehiengoaren isilkeria

Bai horixe ·

Nola demontre ez gara eskoletako erasoak gerarazteko gauza?

Astelehena, 6 maiatza 2024, 07:11

Comenta

Orrialde hauetan bertan kontatu ziguten joan den astean azken ikasturtean gora egin dutela, nabarmen gainera, ikasleen arteko erasoek, bullying hitzaz izendatzen dugun eraso mota horrek. %39 eraso gehiago, zehazki. 218 eraso ziurtatu omen ditu Jaurlaritzak.

Nola demontre ez gara izurrite hori gerarazteko gai? Jaurlaritzak esaten digu gorakada horrek ez duela, erabat, erasoen gorakada adierazten. Hezibidea hartu omen dute irakasleek, erasoen aurrean erne egon daitezen, adi daudela ere bai ikastetxetan irakasle ez diren langileak, horren kontrako talde bereziak sortu dituztela han eta hemen. Hori omen da gorakadaren arrazoi nagusia, lehen ezkutuan gelditzen ziren erasoak orain nabarmendu egiten direla.

Gauza da azken ikasturtean 218 eraso egiaztatu dituela Hezkuntzaren ikuskaritzak, aurkeztu diren salaketen ehuneko 14a. Ez digute esan zer gertatzen den egiaztatu ez diren salaketekin, baina eskarmentuak dio eraso asko ez direla azaleratzen eta azaleratzen direnen artean ere guztiak ez direla frogagarri.

Jar dezagun arreta 218 haur horiengan, biktimek hori merezi dutelako. 218 familien drama, haur horiengan zauri iraunkorra eragingo duen gertakizun horietan. Gizarteak ikasi du, kostata izan bada ere, guztion arazoa dela gizon eta emakumeon arteko tratu txarra. Haurrena, ordea, ez dago gure lehentasunen artean.

Kasu gehienak, esan digute, %85,7a, irainak dira, ahozko erasoak. Eta, halere, gurasooi gure seme-alabei bizitzaren arriskuak ohartarazterakoan, ahaztu egiten dugu irainena, kontuz errepidean, esaten diegu, ez diegu egunero esaten irainak ez direla onargarriak. Bereziki, ez diegu esaten horrelako zerbait ikusten dutenean biktimaren alde egin behar dutela, ausardia hori izan behar dutela.

Zeren, kontu honetan, kaltegileak baitaude, kaltetuak eta, hirugarrenik, multzo zabala: lekuko isilena. Hor kokatu nahi lituzke edozein gurasok etxeko haurrak, ez kaltegile ez kaltetu, lekuko isila baizik, isilkeria horrek lekukoaren erantzukizuna ezabatuko balu bezala. Errazago ahaztuko du gertatutakoa lekuko isilak, gehiago kostako zaio kaltegileari eta hamaika aldiz gehiago kaltetuari, erasoak pairatu dituenari.

Baina hor dago sugearen arrautza, lekuko isilengan. Esan digute kasu gehienetan, liskarra kaltegileak kaltetuari barkazioa eskatuz bukatzen dela eta kaltetuak barkazio eskaera hori onartzen duenean. Lekuko isilak, lekuko koldarrak ahaztu egiten ditugu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gehiengoaren isilkeria