Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bai horixe

Galtzaile dotorea

Etsipena saihestu nahi duenak dotoreziaz galtzen ikasi behar du

Astelehena, 22 apirila 2024, 02:00

Comenta

Entzun izan dut zailagoa dela irabazten ikastea galtzen ikastea baino. Eta hala izan daiteke, baina, aukeran, guztiok nahiago irabazi. Edozertan, edonoiz. Horregatik ikusi eta entzungo dugu gaur hainbeste pertsona eta alderdi politiko irabazlez mozorroturik, garaipena antzezten, beste batek gehiago galdu duelako, beraiek ez dutelako espero zen adina galdu, edo ez dakitelako dotoreziaz galtzen.

Nik zerbait ikasi banuen suertatu zitzaidan haurtzaro urrunean, hauxe da: arrazoi izateak ez zaitu irabazle egiten, ezta gutxiagorik ere. Alderantziz, galtzea iruditzen zait naturalena, berezkoena. Arrazoi izan, galdu eta egoera horretan dotoreziaren edo duintasunaren antzeko zerbait gorde. Hori da etxean ikasi nuena eta geroztik gorde izan dudana. Hori eta harrokeriaz irabazten dutenek eragiten didaten nazka.

Hobe litzateke edonorentzat noizean behin irabaztea, noski, hor ere bai dotore. Galtzeko beldur dena, dagoeneko sufritzen ari da eta agian birritan sufrituko du, esperoan eta gertatutakoan. Aldiz, irabazteko esperantza duenak dagoeneko disfrutatzen du, gertatuko dena gertatzen dela ere. Beraz, zer gertatuko den ez dakigun bitartean, hobe disfrutatu sufritu baino. Ez omen dago ehun urte iraungo duen gaitzik, ekaitzik luze eta bortitzena ere halako batean itzali egten omen da ... eta errosario luze bat antzeko esaldiekin.. Beste kontu bat da nola bilakatu errealitate esaldi horiek diotena.

Hori bai, etsipena saihestu nahi duenak galtzen ikasi behar du, hots, ez du hau edo hura galtzen duenean duintasuna galdu behar. Eta bai, liburuak idatz daitezke eta idatzi dira horren inguruan, batzuetan galtzailearen inguruko erromantizismoaren antzeko zerbait eraiki arte. Eta bai, behean gaudenoi pozaren antzeko zerbait sortzen digu goian dagoen norbaitek auskalo zertan galtzen duenean.

Kontsolamendu merkea, baina kontsolamendua, garaileak gurtzen dituen gizarte honetan. Eragin hori ere badute hauteskunde garaian plazaratzen diren inkestek. Norbaitek seguru irabaziko duela adierazten bada, batzuk apuntatu egiten direla garaile horren gurdira, beraiek ere zerbait irabaz dezaketelakoan. Edo, alderantziz, seguru galduko duenari lehen zituen botoak desagertu egiten zaizkiola. Horrek bilakatzen ditu hainbatetan inkestak propagandarako gailu, informazio hutsaren itxura badute ere.

Lasai, galtzaile nahiz irabazle, bi hilabeteren buruan izango duzue hurrengo lehia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Galtzaile dotorea