Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry

Bai horixe

Argien sorginkeria

Nonbait, Eguberrietako kale argiek erosle soil bihurtzen gaituzte

Astelehena, 23 urria 2023, 07:02

Comenta

Gurearen aldameneko hirian dagoeneko jarri dituzte kaleetan Eguberrietan piztuko dituzten argiak, hor daude, zintzilik, egunotako haizeari eusten. Harridura azaldu nuenean, bertako herritar batek esan zidan merkeago dela udalarentzat aurreratze hori, azaroan garestiagoa izango dela zorioneko argien kokapena, orduan eskaera handiagoa izango delako.

Duela urte gutxi ikusi nuen Grezian, zehazkiago Tesalonikako hirian, uda hasieran Eguberrietako argiak zintzilik zeudela kaleetan, itzalita, baina zintzilik. Galdetu nion bertako bati goiz ari ziren ala beranduegi, eta kontatu zidan azken urteetan ez zituztela kentzen. Udalak ikusi omen zuen alferrikakoa zela jarri eta kentzea, berriz ere argiak jartzeko, jardun horretan dirua alferrik galtzen zela. Tesalonikako Greziaren bigarren hiria da, biztanle kopuruaren arabera, ez da bazterreko hirixka bat

Zalantzarik gabe, aurreratu egin dira gure ohiko supermerkatuan, azken zubian jarri baitzituzten salgai Eguberrietako gozokiak. Hor daude, geroztik, polboroiak, mazapanak eta turroiak, eroslea tentatu nahirik. Nork berea saltzea da urte bukaerako festa horietan saltzaile guztien erronka, hor dagoelako jokoan urte osoko emaitzen ehuneko handia. Gauzak horrela, zergatik mugatu Eguberrietako kanpaina bizpahiru astetara, zergatik ez bilakatu asteak hil, hilak hiruhileko.

Horrexegatik Eguberriek lau hilabete diraute, urrian hasi eta otsailean buka. Ez dakit zer pentsatzen duten luzapen horretaz Gabon inguruko datak sakratutzat dituztenek, baina niri behintzat gehiegizkoa iruditzen zait luzapen hori, gehiegizko bezain erremediorik gabekoa. Gero esango digute orainean bizi behar dugula, ez iraganean ez etorkizunean.

Behin baino gehiagotan izan dira eztabaidagai kaleetako argi horiek, ikusezinak egunez, distiratsuak ilunabarretik aurrera. Eta norbaitek zalantzan jarri izan dituenean berehala etorri zaizkio gainera merkatari gehienen protestak. Eta agintariek, eskuineko nahiz ezkerreko, ez dira sekula argi horiei uko egitera ausartu. Nonbait, argiek kalera erakartzen gaituzte, eltxoak bagina bezala eta behin sorginkeria horretan murgildurik, herritarron ezinbesteko erantzuna erostea da. Argiek erosle bilakatzen gaituzte.

Gainera, argi horiek hesi lana egiten dute, bizitzaren beste osagai guztiak irensten dituzte, gerrak eta gainerako miseria guztiak barne, haien azpian ez gara herritar, erosle baizik. Bentajak besterik ez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argien sorginkeria