Uztailean, 'Kanterri' ikastaroa izango da lehendabizikoz
GOIZARIN
Igandea, 29 maiatza 2022, 00:12
Euskal kantagintzari buruz ᾽Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria᾽ ikastaroa antolatu dute lehenengoz Udalak, KantagiLtzak eta Ahotseneak elkarlanean musikari, letragile, hezitzaile eta kultur zaleentzat, uztailaren 11 eta 12rako.
Euskarazko kantagintza aztertu, ikertu, hausnartu eta sustatzea du helburu ikastaroak: euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz hausnartzea, letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak ematea eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea.
Punta-puntako musikari eta idazleak ariko dira irakasle lanetan: Anari Alberdi, Itxaro Borda, Imanol Epelde, Fermin Etxegoien, Jon Maia eta Ihintza Orbegozo.
Epea ekainaren 24a arte
'Kanterri' ikastaroko izen-ematea dagoeneko irekita dago, ekainaren 24a arte (www.labur.eus/kanterri). Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da (Berrialagun eta soldatagabeentzako, 35 euro), baina izango da egun bakarrean parte hartzeko aukera ere (25 euroen truke). 'KanterrI' ikastaroari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, 943 49 10 34 telefono zenbakira deitu edo kantagiltza@gmail.com-era idatz daiteke.