Oiartzun
Urmendi Haur Eskolak bere eguna ospatuko du gaurE. V.
OIARTZUN.
Sábado, 24 de mayo 2025, 21:24
Urmendi Haur Eskolaren Eguna ospatuko dute gaur bertako haurrek, familiek eta irakasleek. Udalak jakinarazi duenez, ospakizuna 10:30etik 13:00etara izango da.
Goiza giro goxoan pasatzeko egitaraua prestatu dute. Antzerkia eta musika izango dira zuzenean Urmendin bertan, eta talo-goxo, fruta eta sormen txokoez gozatzeko aukera ere egongo da. Txikienek primeran pasatuko dute aurpegia margotzen, sormenezko tailerretan parte hartzen edo beste zenbait gunetan jolasean.
Urmendi Haur Eskolako familia guztiak gonbidatu dituzte hitzordura, baita inguratu nahi duen edozein herritar ere.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.