Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udalak emakumeak prozesuetan parte hartzera animatu ditu. GOIZARIN
Oiartzun

Udalak laster zabalduko du lan-eskaintzetan izena emateko epea

Emakume oiartzuarrak prozesuetan parte hartzera animatu nahi ditu

GOIZARIN

.

Larunbata, 29 urria 2022, 00:03

Comenta

Oiartzungo Udalak jakinarazi du datozen hilabeteetan hautaketa prozesu ezberdinak jarriko dituela martxan. Plantilla egonkortu eta zabaldu nahi du horrela, «herritarren beharrak erantzun eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzen jarraitzeko», zehaztu du Jexux Leonet alkateak. «Genero ikuspegia bereziki kontuan izan da prozesu hauek definitzeko garaian. Izan ere, eskainiko diren lanpostu berri batzuk bereziki maskulinizatutako sailetan izango dira, eta hauetan ere gizon eta emakumeen parekidetasuna sustatu nahi du Udalak», azpimarratu du.

Lau udaltzain berri hautatzeko prozesu irekia izango da hurrengo hilabeteetan martxan jarriko den lehenengoa. «Oiartzungo Udalak urteak daramatza udaltzaingo-eredu propioa bultzatzen, hurbilekoa, herritarren zerbitzura dagoena eta auzotarrekin elkarlana oinarri duena, inplikatua, komunitarioa, euskalduna. Horregatik, EAEn udaltzain agenteak hautatzeko egiten diren prozesu orokorrak erabili beharrean, Udala izango da deialdia egingo duena», jakinarazi du.

Herritarrak laguntzea, argibideak eta arreta eskaintzea, auzotarrekin lan egitea, jendea babestea, bizikidetza bultzatzea eta espazio publikoak zaintzea izango da beraien egiteko nagusia. Hau dela eta, hautaketa prozesuan proba fisikoek baino (gai edo ez gai baloratuko dira), trebezia sozialek garrantzia handiagoa izango dute (elkarrizketekin eta test psikoteknikoekin baloratuko dira).

Oiartzungo udaltzainen artean gizon eta emakumeen arteko arrakala nabarmena da gaur egun: sail honetan langileen %12 baino ez dira emakumeak. «Udalarentzat lehentasunezkoa da alde hau gutxitzea, eginkizun hauek betetzeko eta kasu zehatzetarako, emakumeen aurkako indarkeria gertatzen denean esaterako, garrantzitsua baita laguntza eskaintzen duen udaltzaina emakumezkoa izatea». Hori dela eta, besteak beste, plazetako bat emakumeentzat erreserbatuko da, «indarrean dagoen legedia beteaz». Oposaketa baloratuko duen epaimahai ere parekidea izatea bermatuko da.

Deialdiaren oinarrian azaroan argitaratzea aurreikusten da. Abenduan izango da izen-ematea, eta proba fisikoak 2023ko otsailean izango direla jakinarazi du.

Hautaketa prozesu gehiago

Hurrengo hilabeteetan beste hainbat hautaketa prozesuri ekitea ere aurreikusten du Udalak, sail eta lan mota ezberdinetarako jendea izendatzeko. Besteak beste, betekizun anitzetarako lau pertsona hautatzeko oinarriak argitaratuko dira aurten (igeltsaritzarako bi, uretakoa eta elektrikaria).

2023an zehar hautaketa prozesu gehiago jarriko dira martxan. Plaza lortzen ez duten pertsonekin lan-poltsak osatuko ditu Udalak. Gainera, orain arte behin-behineko funtzionarioek betetzen dituzten zenbait plaza ere egonkortuko ditu Udalak.

Hauexek dira martxan jarriko diren hautaketa prozesuak: Udaltzainak (4 plaza); betekizun anitzetarako ofizialak (4 plaza: igeltsaritzarako bi, uretakoa eta elektrikaria); etxez etxeko zerbitzuaren koordinatzailea-gizarte langilea; berdintasunerako teknikaria; arkitekto teknikoa; kontuhartzailetzako administraria; etxez etxeko laguntzaileak (2 plaza) eta baso-langileak (2 plaza).

Deialdien zerrenda, oinarriak eta informazio guztia Oiartzungo Udaleko web gunean argitaratuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak laster zabalduko du lan-eskaintzetan izena emateko epea

Oiartzun: Udalak laster zabalduko du lan-eskaintzetan izena emateko epea