Borrar

Oiartzun

Udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen herrian

Elena Viñas

Oiartzun

Ostirala, 29 abuztua 2025, 20:43

Comenta

Iraileko kultur agenda osatu dute Udalak eta herriko eragileek. Festak, poesia, antzerkia, zinema, musika... Ikasturteari gogotsu ekiteko ekintza mordoa antolatu dituzte. Azken auzoko festez gozatzeko aukera izango da, aurtengoz behintzat. Gurutzeko festak irailaren 5ean, 6an, 12an eta 13an; eta Ugaldetxokoak, hilabete amaieran, irailaren 26tik 28ra. Bestalde, iraileko eskaintzan toki berezia dute Oiartzungo Poesia Egunek. Programa zabala antolatu dute edizio honetarako ere.

Etxeetan banatutako agendan agertzen ez den beste deialdi bat ere izango da: Comète Sarearen XXIV. Oroitzapenezko Ibilaldia, Ziburutik Oiartzunera. Sarobe baserrian egingo duten ekitaldiarekin amaituko dute bidea, irailaren 14an 13:30ean. Gainera, Erdi Aroko Jardunaldiak, Sünerekin Kantagiltza saioa...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen herrian