Oiartzun
Trafiko mozketak egongo dira GI-2132 errepidean zorua birgaitzeko lanengatikZorua birgaitzeko lanak direla eta, asteburuan zirkulazioari eragingo dioten lanak aurreikusten dira Oiartzungo GI-2132 errepidean, 13,940 k.p. eta 14,828 k.p.-en artean eta bi noranzkoetan. Hala, errepidea itxita egongo da irailaren 6ko larunbatetik (22:00etatik) irailaren 7ko igandera (22:00ak arte). Hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar baten bidez.
Trafikoari eragingo zaizkion kalteak honako hauek dira: Irailaren 6ko, larunbata, 22:00etatik irailaren 7ko, igandea, 22:00etara, GI-2132 errepideko zirkulazioa itxita egongo da, Oiartzunen, GI-2132 errepidea eta Juansendo kalearen arteko bidegurutzearen (14,285 k.p.) eta Arizmendi biribilgunearen (14,828 k.p.) artean bi noranzkoetan. Mozketak ez du eraginik izango Arizmendi biribilgunean, baina bai Ugaldetxo industrialdeko eta Mamut-eko merkataritza guneko sarbideetako batean.
Trafikoa GI-3631 errepidetik eta Juansendo kaletik desbideratuko da, GI-2132 errepidearen eta Juansendo kalearen arteko bidegurutzeko lanak egiteko izan ezik. Horretarako, GI-2132 errepidean seinaleztatzaileen bidez arau- tutako pasabide alternatiboa jarriko da.
GI-2132 errepidearen eta Juansendo kalearen arteko bidegurutzean lanean ari direnean izan ezik, Astigarragatik etorri eta Arizmendi biribilgunera sartu nahi duenak Juansendo kalera sartu beharko du eta GI-3631 errepidea hartuko du Errenteriako noranzkoan. Arizmendi biribilgunetik etorri eta Astigarragara joan nahi duenak, berriz, GI-3631 errepidea hartu beharko du, Juansendo kalean sartu eta GI-2132 errepidea hartu.
Eragindako sarbideak
Era berean, eragingo zaio Ugaldetxo industrialdearen 14,400 k.p.-ko eta Mamut merkataritza gunearen 14,660 k.p.-ko sarbideei, beraz 13,440 k.p.-ko sarbidetik sartu beharko da haietara.
«Lanaldia amaituta, obren behin-behineko seinaleak kenduko dira eta GI-2132 errepideko zirkulazio arrunta lehengoratuko da», azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.