Oiartzun
Pala txapelketako finalak larunbatean egingo dituzte82 bikotek hartu dute parte Girizia pilota sailak antolatzen duen txapelketan
Otsailaren 15ean hasi zen jokatzen Madalensoro pilotalekuan Girizia pilota sailak antolatuta Euskal Herriko pala txapelketa irekia, eta dagoeneko ezagutzen ditugu zein bikote izango diren larunbatean finaletan parte hartuko dutenak. Hauen artean, aurten ez da oiartzuar bikoterik izango.
Gizonezkoen hirugarren mailan, Zabala – Etxeberria eta Errekondo – Sanchez arituko dira txapelak lortzeko asmotan. Ondoren, eta emakumezkoen mailan, Agirre eta Murua, Larrarte eta Balerdiren aurka jokatuko dute. Hirugarren partida, berriz, gizonezkoen bigarren mailakoa izango da, eta Ubeda eta Agirrek Asiain eta Ibarraren aurka jokatuko dute, eta azkenekoa, gizonezkoen lehen mailakoa izango da, eta Aritzmendi eta Arriaga, Loidi eta Dagerren aurka arituko dira
Partidak goizeko 8:15etan hasiko dira, eta sari-banaketa lau partida amaitu ondoren izango da. Bertan, pilota federazioa, Udala eta antolatzaileak egongo dira.
Aurtengo edizioa Girizia elkarteak Udalaren laguntza eta babesarekin jarrain antolatzen duen 42.-a da, eta azkeen urtean elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamio Indakoetxearen oroimenez egiten da. Aurten, guztira 82 bikotek hartuko dute parte. Partidak asteburuan jokatzen dira eta aurten txapelketak lau hilabeteko iraupena izan du. Sari banaketan, orain gutxi zendu zen Jesus Mari Roteta Yarza pala pilotaria eta urte askotan txapelketan parte hartu izan duenari, antolatzaileak oroigarri bat eskainiko dio familiari. Beti bezala, sarrera doan izango da. «Gure esker ona azaldu Udalari eta txapelketa parte hartu duten guztiei», adierazi dute antolatzaileek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.