Ongietorri beroa jaso dute herrira bizitzera etorri berri direnek
GOIZARIN
Asteartea, 1 azaroa 2022, 00:02
Pasa den ostiral arratsaldean, Udalak bailarara etorri berri direnei harrera saio goxoa egin zien, Abaraxka ludotekan. Ekitaldia Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek antolatu zuten, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean.
Ibargain musika eskolako Jurgi Arbelaitz eta Susperregi ikaslek eta haien Sirvent irakasleak bi pieza eder jo zituzten klarinetez lagundurik, bertakoen gozamenerako. Gero, etorri berriek munduko mapa batean euren herrialdea seinalatu zuten, besteak beste: Kamerun; Maroko, Honduras, Argelia... Jarraian, euren testigantza partekatu zieten Abaraxkan bildutakoei. Otordutxo bat egiteko tartea ere hartu zuten gero, Kontzejupe plazan.