Borrar
Giro bikaina sortu zen bertso afarian, Aldeguna elkartean. ARGAZKIAK GOIZARIN
Oiartzun

Arragua auzoko festak hasi dira, giro ezin hobean

Heldu den asteburuan izango du jarraipena, egitarau oparoarekin

GOIZARIN

Asteazkena, 18 maiatza 2022, 00:03

Comenta

Bi urteko etenaren ostean, Arragua auzoan hasi dira festak ospatzen, giro ezin hobean. Pasa den ostiralean eman zioten hasiera Truk txapelketa mundialarekin. Hogeita hemezortzi bikotek parte hartu zuten. Lehen sari preziatua Paki Garcia eta Angel Ezponda bikoteak eraman zuen. Errepeskan, berriz, Arantxa Etxebeste eta Xanti Retegi nagusitu ziren.

Festa giroak larunbat gauean izan zuen jarraipena, bertso-afari bikainarekin, Aldeguna elkartean. «Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin izugarri gozatu genuen», aitortu du Jose Mari Gezala Arraguako Festa Batzordeko lagunak. Elkarte lepo bete zen, punta-puntako bertsolariak entzuteko. «Txartel guztiak saldu genituen». «Guk primeran pasa genuen, baita bertsolariek ere», gaineratu du. Azkenik, igandean auzoko gaztetxoen txanda izan zen, futbol txapelketa jokatu zutelarik auzoko pistan.

Bazkaria adinekoentzat

Festak ez du etenik eta heldu den asteburuan izango du jarraipena. Hortaz, ostiralan, arratsaldeko 14:00etan auzoko adinekoak Aldeguna elkartean bilduko dira bazkari legea egitera. Gero, elkartearen atarian suziria botako dute Agurra dantzatu ondoren, 18:00etan. Handik abiatuko da Kalejira koloretsua Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin, buruhaundiekin eta Erraldoien konpartsarekin. Gero, 19:00etan, Gorriti show izango da, poney eta bigantxekin gaztetxoentzat. Jarraian, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea izango da, frontoian hasita auzoan zehar. Eta gosetuentzat bertan afaltzeko aukera izango da. Azkenik, Elektrotxufla musika ibiltaria, aspertu arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arragua auzoko festak hasi dira, giro ezin hobean

Oiartzun: Arragua auzoko festak hasi dira, giro ezin hobean