Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Ohorezko Erregional taldeko jokalariak bigarren postua ospatzen. GOIZARIN
Oiartzun

Ohorezko Erregionalak eta maila nazionaleko emakumezkoak, garaipenez garaipen

Gizonezkoak bigarren dira dagoeneko eta emakumezkoak hirugarren daude euren ligan

GOIZARIN

oiartzun.

Asteartea, 15 azaroa 2022, 00:06

Comenta

Oiartzun Kirol Elkartea sasoi gozoa bizitzen ari da bere bi talde nagusiekin. Gizonezkoetan, Ohorezko Erregional taldea bigarren da sailkapen nagusian eta baikorrenak hasi dira hirugarren mailarekin ametsetan. Historikoa izango litzateke berriro igotzea, 1913an egin zuen moduan. Orduan bi denboraldi iraun zuen maila horretan. Bestalde, nazional mailako emakumezkoen taldea sendo ari da lanean eta laugarren garaipena jarraian erdietsi du, Errioxan.

Iker Marketek zuzentzen duen taldearen sendotasuna beste behin agerian geratu zen pasa den ostiralean, Añorgaren aurka 1-2 irabaziz. Lehenengo zatian, oiartzuarrei kosta egin zitzaien donostiarren joko onari aurre egitea. Gainera, 11. minuturako aurrea hartu zuten Añorgako jokalariek. Hala ere, hortik aurrera arriskua sortzen hasi ziren Marketen jokalariak eta 32. minutuan berdinketa erdietsi zuten, donostiarrek euren atea zulatu zutenean.

Bigarren zatian, oiartzuarrek fisikoki ongi prestatuta daudela erakutsi zuten eta hobeto eutsi zioten partidaren erritmoari. Baloia ongi mugituz aukerak sortu zituzten eta horrela etorri zen euren aldeko penaltia ere. Eñaut Fernandezek ederki gauzatu zuen zigorra eta markagailua iraultzea lortu zuten. Azkenerako, hiru puntuak Oiartzun aldera.

Hasieratik honako hamaikakoa zelairatu zuen Marketek: Eñaut Vadillo, Urko Etxeberria (Jon Perez, 84. min.), Iñigo Iraola, Eñaut Fernandez (Jon Mikel Mitxelena, 84. min.), Mikel Mitxelena, Mikel Aranburu, Julen Pagola (Xabier Leonet, 56. min.), Oier Etxabe, Aitzuri Noble (Xabier Lapazaran, 87. min.), Unai Kortajarena eta Gorka Estefano (Beñat Vargas, 67. min.).

Hurrengo jardunaldiko partida heldu den larunbatean jokatuko du Oiartzunek Zarautz taldearen aurka, Karla Lekuona zelaian.

Emakumezkoen erakustaldia

Eta gizonezkoak txukun ari badira zer esanik ez emakumezkoei buruz. Azken norgehiagokan 1-2 irabazi zioten Pradejon taldeari, haren etxean. Hasieran, partida nahiko parekatua izan zen, nahiz eta Oiartzun taldeak baloiaren menpekotasun gehiago izan. Edonola ere, aukera garbiak sortzeko zailtasunak zituzten Iñigo Celaren jokalariek. Baina saria 35. minutuan iritsi zen, Rebecaren golari esker eta oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan.

Bigarren zatian, 65. minutuan korner batean berdindu egin zuten errioxarrek. Oiartzuarrek, berehala, talde jokaldi on batean bigarrena sartzea lortu zuten, Rebecaren bitartez eta hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuten.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Celak, Pradejon zelaian: Castilla, Miren, Nagore (Irastorza, 65. min.), Maider, Sara, Lide (Mireia, 65. min.), Jone, Leire (Anne, 75. min.), Rebeca, Nahia eta Naroa (Amaia, 75. min.).

Hirugarren koskara igo dira orain oiartzuarrak eta 19 puntu batuta dituzte. Hamargarren jardunaldiari dagokion partida heldu den asteburuan jokatuko dute DUX Logroño B taldearen aurka, Ugaldetxon. Errioxako jokalariak zortzigarren dira sailkapenean, 13 punturekin. Oiartzuarrek beste pausu bat eman dezakete gorako bidean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohorezko Erregionalak eta maila nazionaleko emakumezkoak, garaipenez garaipen

Oiartzun: Ohorezko Erregionalak eta maila nazionaleko emakumezkoak, garaipenez garaipen