Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Trini Cornellana mendizalea eta Luis Arrieta zuzendaria. GOIZARIN
Oiartzun

'Mendiak 1976' dokumentalaren emanaldi bikaina

GOIZARIN

Larunbata, 29 urria 2022, 00:05

Comenta

Pasa den ostegun arratsaldean, udal areto nagusia mukuru bete zen 'Mendiak 1976'᾽ dokumentala ikusteko. Kirol Astearen baitan Girizia Mendi Taldeak antolaturiko saioak arrakasta handia izan zuen. Dokumentalak Shakhaur (Afganistan, 7.116 metro) mendiaren espedizioan izandako ezbehar batean Nafarroako eta Poloniako hainbat mendizalek izandako harremana du oinarri.

Luis Arrieta dokumentalaren zuzendari nafarra eta Trini Cornellana Oiartzunen bizi den espedizioko partaidea saioan zeuden eta dokumentala ikusi ondoren solasaldi arrunt interesgarria zabaldu zen ikusleekin batera.

Filma 2021eko abenduaren 4an estreinatu zen Bilboko BBK Mendi Film Festival jaialdian, eta mendiko film onenaren epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu zituen. «Egia esan, hirugarren sari bat, garrantzitsuena, talde nafarrak eta poloniarrak fisikoki biltzea izan zen, hainbeste urte geroago», azpimarratu zuen Cornellanak. Izan ere, «45 urte geroago gauzak lasaiago ikus daitezke. Horrekin guztiarekin adiskidetzeko balio izan digu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Mendiak 1976' dokumentalaren emanaldi bikaina

Oiartzun:  'Mendiak 1976' dokumentalaren emanaldi bikaina