Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Mattin Etxebeste txapelduna, beste dantzariez inguratuta. GOIZARIN
Oiartzun

Mattin Etxebeste garaile Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketan

GOIZARIN

Asteazkena, 16 azaroa 2022, 00:05

Comenta

Pasa den ostiralean, Hondarribiako Itsas Etxea auditorioan Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) jokatu zen. Hondarribiako Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturiko txapelketan Oiartzungo Mattin Etxebeste Sanzberro dantzariak eraman zuen lehen saria, Hondarribiako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren trofeoak, txapela eta 400 euro, hain zuzen ere.

Txapelketan hemezortzi dantzarik parte hartu zuten. Bi dantza eskaini zituzten: Soinu Zaharra (Betronio handia, Ehun dukat edo Graziana) eta Aurkez aurke edo desafioa. Puntu gehien lortu zituzten sei dantzarik, gero, Zortzikoa ere eskaini zuten. Hondarribiako Txistu Taldeak musika jarri zien dantzari guztiei.

2018an jaiotako txapelketa

2017. urte arte, bi Euskadiko txapelketa egiten ziren, Gipuzkoar Aurreskuarena gizonezkoek eta Soinu Zaharrena, emakumezkoek. 2018an, hainbat bilera ospatu ondoren, emakumezkoek eta gizonezkoek txapelketa bateratu batean parte hartzea erabaki zen eta modu horretan Euskadiko Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) jaio zen. 2018an eta 2019an Ordizian egin ziren lehenengo bi edizioak eta 2021etik Hondarribian ospatzen da.

Gogoratu behar da azken hiru edizioak Katerin Artola dantzari oiartzuarrak irabazi zituela eta Izar Etxeberria bost urtez segidan nagusitu zela Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mattin Etxebeste garaile Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketan

Oiartzun: Mattin Etxebeste garaile Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketan