Lau urtetik gorakoek ipuinekin hitzordua izango dute asteartean
Lur Korta arituko da kontalari lanetan
Lau urtetik gorako haurrentzat ipuin kontaketa antolatu du astearterako (hilak 19) Oiartzungo Udalak. Ohi den moduan, Manuel Lekuona bibliotekan izango da. Arratsaldeko 17:00etan ekingo diote Lur Kortak eskainiko duen saioari.
Lur Korta ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da, eta bakarka zein beste artista batzuekin emanaldiak eskaintzen ditu. Euskal liburutegiek beren narrazioak hartzen dituzte. Horiekin, Kortak haurrak liluratzen ditu.