Borrar

Oiartzun

Larunbatean ospatuko da 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra

Elena Viñas

Oiartzun

Lunes, 9 de junio 2025, 20:06

Iaz jaiotako haurren atsolorra egingo dute larunbatean (hilak 14) Udalak eta familiek. 11:00etan elkartuko dira, giro ederrean, Arizmendieneako lorategian (eguraldi txarra badago Landetxe Kultur Aretoan izango da).

Iaz Oiartzungo herrian jaio ziren 66 haurretatik 37k eta, haien guraso eta senideek parte hartuko dute atsolorran. Udalak eta gurasoek elkarlanean antolatu dute aurtengo atsolorra ere. Haurrei zapiak jartzeaz gain, etxekoek ere parte hartuko dute bertsotan, kantari eta musika joz.

Oiartzuar ttikienei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da Atsolorra. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean ospatuko da 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra