Borrar
Aurreko edizioan, anoa postuan.
Oiartzun

XLI. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardiaren eskutik

GOIZARIN

Ostirala, 27 maiatza 2022, 00:08

Comenta

Bi urteko etenaldiaren ostean, Gurutzeko Bizardia elkarteko mendi taldeak Oiartzungo XLI. Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. «Aurtengo edizioa zendu berri den Juan Jose Arabolaza Lizarralde elkarteko kidearen memorian izango da», jakinarazi dute antolatzaileek.

Igandean, ibilaldi neurtuari Doneztebe plazan emango zaio hasiera, eta bost ordu eta erdiko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga parte hartzen duten mendizaleek.

Irteeran izan nahi dutenek igandean bertan eman behar dute izena, sarrera 5 euro ordainduta. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean abiatuko da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Aurtengo edizioan, Elizalde auzotik abiatu eta mendizaleek Elurretxe aldera joko dute. Handik, Irusta eta Aitzondo ur-jauziak gertutik ikusten dituztela Olaberria aldera egingo dute; azkenik, Gurutze auzorako bidea hartuko dute txangoa amaitzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XLI. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardiaren eskutik

Oiartzun: XLI. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardiaren eskutik