Gipuzkoko eskuz binakako txapelketan garaile Oiarpeko jubenilak
GOIZARIN
OIARTZUN.
Ostirala, 18 azaroa 2022, 00:08
Pasa den larunbatean, Oiartzungo Madalensoro frontoien Gipuzkoako eskuz binakako txapelketa jokatu zen. Jubeniletan, Oiarpeko Oihan Etxeberria- Unax Landa eta Lapkeko Izagirre-Goiburu bikoteen arteko norgehiagoka polita izango zela espero zen, eta halaxe suertatu zen. Oiarpekoek 9-22 hartu zuten mendean Lazkaoko bikotea.
Beste finala ere jokatu zen Madalensoron, Ohorezko mailakoa hain zuzen. Lazkaoko Senar eta Garmendia bikoteak 22-12 hartu zituen mendean Villabonako Urbietako anaiak.