Borrar
Oiartzun

Gaur hasiko da udako igerilekuaren denboraldia

Irailaren 11 arte egongo da zabalik

GOIZARIN

Larunbata, 11 ekaina 2022, 00:10

Comenta

Gaur irekiko da udako igerilekua, eguraldi onaren iragarpenarekin, eta hiru hilabetez egongo da zabalik, irailaren 11 arte. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da, eta uztailean, 10:00etan ireki eta 21:00etan itxiko da. Abuztuaren 3an herriko jai eguna delako itxi egingo da.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzan jasota dute udako igerilekuaren zerbitzua. Gainerakoek, urteroko moduan, bonoak eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte igerilekura sartzeko.

Bonoak familiakoak (130,25 euro) edo banakakoak izango dira (16 urtez goitikoak 97,70 euro eta 16 urtez beheitikoak 61,20 euro).

Eguneko sarrerak, aldiz 7,75 euro balioko du 16 urtez goitikoentzat eta 3,90 euro gazteagoentzat. Sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da, deskontuarekin: helduenak 30,90 euroan eta gazteenak, 15,55 euroan. Bost urtetik beherako haurrek sarrera dohainik izango dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur hasiko da udako igerilekuaren denboraldia