Borrar

Oiartzun

Bukatzen da eremu publikoan San Juan sua egiteko baimena eskatzeko epea

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 17 de junio 2025, 20:25

Eremu publikoetan San Juan gaua ospatzeko sua piztu nahi duten herritarrek baimena eskatu beharko dute, urtero bezala. Ekainaren 20ra arte dago eskaera aurkezteko epea, udaletxean (Herritarren Arreta Bulego berrian) edo egoitza elektronikoaren bidez. Hala jakinarazi du Oiartzungo Udalak prentsa ohar baten bidez.

Udalak jasotako eskaerak aztertuko ditu, suaren kokalekua egokia dela eta ingurumenaren, pertsonen zein ondasunen segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko. Horretarako, eskatzaileek datu pertsonalak eta sua egiteko lekua zehaztu beharko dituzte.

Segurtasun baldintzak

San Juan surako material pilaketak ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira eta suak ekainaren 23an, 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira.

Udalak gogorarazi du, bai eremu publikoetan bai pribatuetan egiten diren suetarako, honako baldintzak bete behar direla: material pilak ezingo dira hiru metrotik gorakoak izan; erregaiak material solidoa izan beharko du; sua gutxienez 15 metrora piztu beharko da eraikin, linea elektriko, instalazio edo bestelako objektuetatik; debekatuta dago sua urbanizatutako lurraren gainean piztea; eta sua itzaltzeaz eta ingurua txukun uzteaz arduratuko da antolatzailea.

Udaltzainek irizpide horiek betetzen direla gainbegiratuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bukatzen da eremu publikoan San Juan sua egiteko baimena eskatzeko epea