Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Onintza Etxebeste Liras 'Baserri Hedatua' liburuaren idazlea.
Oiartzun

'Baserri hedatua' tesiaren eta liburuaren aurkezpena gaur udal areto nagusian

GOIZARIN

Osteguna, 3 azaroa 2022, 00:08

Comenta

'Begiradak' ekimenaren baitan, Onintza Etxebestek ᾽Baserri hedatua tesiaren eta liburuaren aurkezpena egingo du gaur arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Baserriaren problematikan murgiltzen den doktorego-tesitik abiatuta, lan hau diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen da.

«Baserria zer den galdetzen badigute, gutako gehienok antzerako erantzunak emango ditugu. Ustez, argi dago zer den Euskal Herria Atlantikoko mendi magalak eta ibarrak zipriztindu dituen eraikin hori. Baina hitz horren babesean biltzen denak mendez mende garatu duen ibilbidea dirudien baino askoz bihurriagoa da», adierazi du Oiartzungo egileak. Ikerketa honetan, Etxebestek bilakaera hori azaleratu du, baina ez da mugatu soilik lehenengo sektoreko unitate produktibo familiarrak urratu duen bidera. XIX. mendearen amaieratik aurrera baserriari aitortu, eraiki edo egotzi izan zaizkion sinbolismoak ere jaso eta xehe-xehe azaldu ditu. Jakina denez, euskaldunon identitatearen ikur nagusietako bat bihurtu zuten, nahiz eta ikur horren esanahiak aldatzen joan diren.

Baserria XXI. mendera arte

Etxebestek ikerketa kulturalen ekarpenez argitu du baserria XXI. mendera arte ekarri duen bidea. Eta ondare ia ukiezintzat jo den hori gure begien aurrean desmuntatu du. Zabaldu egin du baserria, haren geruzak eta atalak banan-bana hedatu ditu, etxea mota askotako egintzetara ireki arte. Horrela, harreman sareak ehundu ez ezik, esanahi berriak proposatu ditu, are probokatu ere, performance sorta baten bidez. Izan ere, arte esperimentazioa eta kulturaren gaineko gogoeta teorikoa eskua elkarri emanda ageri dira liburu honetan, eztabaida pizteko eta baserria ezarri zaion fetitxismotik askatzeko. Alegia, baserriari bizitza berria hauspotzeko.

Azken batean, Oiartzungo egileak egindako ekarpena garrantzitsua da baserriaren bilakaera eta ideia bera gaur egungo begirada batetik aztertu eta etorkizunera proiektatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Baserri hedatua' tesiaren eta liburuaren aurkezpena gaur udal areto nagusian

'Baserri hedatua' tesiaren eta liburuaren aurkezpena gaur udal areto nagusian