Borrar
Txapeldunak eta txapeldunordeak, Madalensoron. GOIZARIN
Oiartzun

Baditu txapeldunak Euskal Herriko pala txapelketa irekiak

GOIZARIN

Osteguna, 19 maiatza 2022, 00:11

Comenta

Aurreko larunbat goizean giro ederrean eta ikusle eta zaletu askorekin jokatu ziren Girizia elkarteak antolaturiko Euskal Herriko pala txapelketaren finalak, Madalensoron.

Guztira lau finala jokatu ziren. Gizonezkoen lehendabizikoan, Oreretako Arruabarrenak eta Oiartzungo Berebidek 25 eta 21 irabazi zioten Orioko Lertxundi eta Arruti bikoteari eta 3.mailako txapeldun berriak dira. Oarsoaldeko bikotea bikain aritu zen eta partida luze, orekatu eta emozio handiko baten ondoren, txapelak bereganatzea lortu zuten.

Gizonezkoen bigarren mailako finalean, berriz, Berako Mitxelena eta Garbisu bikoteak nahiko erraz (25-16) irabazi zion, Zumaiako Salegi eta Elgoibarko Arrieta bikoteari. Galtzaileek, urduritasuna medio, ez zuten berea eman.

Hirugarren finala, emakumezkoen mailan jokatu zen eta Eizmendi aiarrak eta Balerdi hernaniarrak partida polita eta orekatu baten ondoren 25 eta 21 irabazi zioten Alegiko Agirreri eta Altzoko Muruari. Lau pilotariek ongi jokatu zuten.

Azkenik, gizonezkoen lehen mailako finalean, bi ordu eta erdi ondoren, Aizpuru eta Epelde azkoitiarrak, partida luze, orekatu eta tentsio handiko baten ondoren 25 eta 23 nagusitu ziren Elgoibarko Arrizabalaga eta Lizarralde bikotearen aurka.

Finalak amaitu ondoren, sari banaketa egin zen Udalaren, Josetxo Gamioren eta aurten gogora ekarri nahi izan duten Kristobal Gastesi Ezkurdiaren sendikoekin.

Amaieran, Martxel Toledo Girizia kultur eta kirol elkarteko antolatzaileak hartu zuen hitza eta esker ona adierazi zien parte hartu duten pilotari guztiei baita Udalari ere, «urtero ematen digun laguntzagatik Madalensoro erabili ahal izateko».

Eta txapelketari amaiera egokia emateko herriko elkartean bildu ziren pilotariak nahiz antolatzaileak, eta giro bikainean bazkaldu zuten. Zorionak guztiei!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baditu txapeldunak Euskal Herriko pala txapelketa irekiak

Baditu txapeldunak Euskal Herriko pala txapelketa irekiak