Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Iturrioztarrak gailendu ziren aurtengo erronkan. GOIZARIN
Oiartzun

Auzoen arteko desafioan Iturriotzek eraman du garaikurra

Denera 120 heldu, gazte eta gaztetxo elkartu ziren Ergoienen, festa giro apartan

GOIZARIN

oiartzun.

Asteartea, 8 azaroa 2022, 00:03

Comenta

Pasa den larunbatean, auzoen arteko desafioa jokatu zen, Ergoien auzoko frontoian eta Auzokalte elkartearen aurreko zelaian. Ergoiendarrek zintzo bete zuten auzoen arteko zortzigarren desafioa antolatzeko ardura, eta iturrioztarrek eraman zuten aurtengo garaikurra.

Larunbatean, goizeko 10:30ean zuten hitzordua auzoetako ordezkariek, Auzokalte elkartean. Eguraldi bikaina lagun, jolasekin izugarri disfrutatu zuten bertaratu ziren hamarnaka lagunek. Aulki jokoa, txikortak biltzea, globoak haustea, irrintzi lehiaketa... denetarik egin behar izan zuten auzoetako gazteek.

Bitartean, auzo bakoitzeko sukaldariak oilaskoa saltsan prestatzen aritu ziren, Tolare jatetxearen babesean. Azkenean, auzo bakoitzak lorturiko puntuak batuta, iturrioztarrak gailendu ziren.

Arratsaldeko 14:00etan, berriz, Auzokalten bapo bazkaldu zuten guztiek. Denera 120 lagun bildu ziren eta, umore onez, amaiera polita eman zioten aurtengo ekitaldiari. Horrelako saioetan sortutako harremanekin auzotako festak hobetzea da, noski, partaideen asmoa.

Zortzigarren desafioa zen larunbatekoa. Lehen lau desafioak Arraguak irabazi zituen; iturrioztarrek bitan irabazi dute. Eta ergoiendarrek eta Gurutzeko gazteek, behin. Arraguako ordezkariek kale egin zuten aurtengo erronkan.

Nahiz eta iturrioztarrak irabazi, hurrengo erronka Gurutzeko gazteek antolatzea erabaki zen larunbatean, 2014an Iturriotzen antolatu baitzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzoen arteko desafioan Iturriotzek eraman du garaikurra

Oiartzun: Auzoen arteko desafioan Iturriotzek eraman du garaikurra