Oiartzun
Arditurri Parketxeak txangoa antolatu du Luis Mari Zalduaren eskutikGutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaina) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik, gertu-gertu, esku-eskura. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak..., a zer nolako ikus-kizuna!
Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak... Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian. Gainera, azken urteetan Hernani eta Urnietako udalek egindako ahaleginari esker, oso zaindua dago multzo guztia. Alde horretatik, atentzioa ematen du, zorionerako eman ere.
Haraino iristeko bidea ere ez da hutsala. Paisaia zoragarriaz gainera (itsasoa eta Beterriko zati handia ikusten da hainbat puntutatik), bidean zuhaitz lepatuekin, saroiekin, betizuekin eta beste hainbat altxorrekin goza daiteke. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena. Aztarna horiek guztiak behinola Urumeako zilegimendiek abeltzaintzaren eta baso langintzaren arloan zuten garrantziaz mintzo dira. Nornahiri hautatzen zaizkio begiak horretaz guztiaz.
Hori guztia gutxi balitz, Muniskuegañeraino iristeko bidea «erraza» eta «egokia» da, edonork egiteko modukoa. Alde horretatik «ez dago aitzakiarik».
Aukera ederra eskaintzen du, beraz, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, irailaren 20an, larunbatez, goiz-pasa polita egiteko. Abiapuntua Urnietako Besadegi (Besabi) paraje ezaguna da eta hitzordua goizeko 10ak. Irteera eguerdiko 13:30ean amaituko da puntu berean.
Gidaria Luis Mari Zaldua Etxabe izango da, leku eta gai horiek inork ez bezala ezagu-tzen dituen aditua. Euskaraz izango da, jarduerak 6 euroko prezioa du eta izena ematea(943 49 42 48 / 688 89 50 68; arditurri@gipuzkoanatura.eus» ezinbestekoa da. 14 urtetik gorakoentzat da soilik.