
Lezo
Lezoko Institutuko ikasleek 'Historiaurrearen museoa' sortu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Lezo
Lezoko Institutuko ikasleek 'Historiaurrearen museoa' sortu duteHiruhileko osoa lanean aritu ondoren, aurkeztu dute Lezo BHIko 1.DBHko ikasleek bere 'Euskal Herriko Historiaurrearen museoa'. Azken urteetan, Eremuka lan egiteko proiektua bultzatu nahi izan da Hezkuntzan eta ikasturte honetan, Lezo Institutuan, lehen mailako 'Geografia eta Historia' eta 'Euskara eta Literatura' ikasgaiak uztartu dira eta bigarren hiruhilekotik aurrera, proiektu komuna jarri dute martxan. Azken helburua Euskal Herriko Historiaurrearen museoa sortzea izan da, baina hori lortu arteko bidean, lan handia egin dute.
Hasieran, irakasleek hutsetik sortutako txosten baten bidez, ikasleek garai hori ezagutzeko eta bertan sakontzeko hainbat informazio jaso dute lauko taldetan ariketa, teoria, azalpen eta ikerkuntza bidez. Behin garaiaren ezaugarriak ezagututa, Euskal Herrian arkeologoek aurkitutako hainbat piezen berri izan dute eta bikoteka pieza jakin baten inguruan sakontzeko eskatu zaie, beraz, horren aurkikuntzaren, garai zehatzaren, erabileraren eta abarren inguruan ikertu behar izan dute. Informazio hori bi formatutan antolatu eta plazaratzeko eskatu zaie, batetik, aurkezpen txartel batean eta bestetik, azalpen testu zabalagoa batean, zeina txartelean kokatutako QR baten bidez, museoko edozein bisitarik ikus dezakeen. Horrekin batera, 3D inprimaketari buruzko ikastaroa jaso zuten, ondoren, programa jakin batean haien piezak diseinatu eta inprimatu egin zizkieten.
Aipatutako lan guztiak osatuta, museoa sortzeari ekin diote, hau da, txokoak garaika antolatu dituzte bertan piezak, beraiei zegozkien txartelak eta bestelako apaingarriak jarrita. Arkeologoen txokoa, liburutegia, prozesua azaltzeko gunea eta garaiko elikagaiak ikusgai dauden postuak ere antolatu dituzte. Hortik aurrera, aurkezpenak, sarrerak, museoa iragartzeko kartelak, esku-orriak eta abar sortzeari ekin diote, benetako museo baten itxura emateko. Harrera egiteko taldea eta sarrerak jaso, zein museoko arauak azaltzeko lanetan ere aritu dira ikasleak museoan.
Azkenik, inaugurazio ekitaldia eta lehen bisitak egiteko unea iritsi zen. Bertan izan ziren LH6ko ikasle eta irakasleak, Mikel Arruti alkatea eta Miren Ormazabal Hezkuntza zinegotzia, beste institutu batzuetako irakasleak eta Hezikuntza Guraso Elkarteko ordezkariak besteak beste.
Hurrengo astean ere museoa irekia egongo da eta DBHko gainerako ikasleei erakusteaz gain, astearte arratsaldean bertaratu nahi duen ororentzat bertan izango dira 16:00etatik 18:00etara.
Lan izugarria egin dute ikasleek eta, ilusioz eta konpromiso handiz aritu dira lanean bisitarien aurrean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.