Borrar
Ereintza Elkarteko kideak gaur aterako dira kalera koplak kantatzera.

Errenteria

Santa Ageda gogoan, kopla eta bertsoak ez dira faltako gaur Errenterian

Ereintza Elkarteko kideak 17:45ean bilduko dira kantuan ateratzeko. Desira tabernan egingo dute lehen saioa

Iker Castaño

Errenteria

Larunbata, 3 otsaila 2024, 21:53

Comenta

Euskal Herriko hainbat hiritan bezala, gaurkoan kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteriako plaza eta tabernetan. Ereintza Elkarteak antolaturik, hona eman jarraituko duten ibilera eta ordutegia; arratsaldeko 17:45ean bilduko dira Ereintzan eta bertatik Desira tabernara joango dira, lehen saioa eskaintzeko 18:20ean. Ondoren, Xenpelar Bertso Eskolako taldearekin batera, Elixabete Perez Gaztelu hizkuntzalaritzan ikertzaile eta irakasle errenteriarra omenduko dute Foru Plazan, 18:40ean.

Jarraian Magdalenaren Lagunak izango dituzte bidelagun Magdalenaren Basilikan 18:55ean eta segidan Leku Zarra tabernak ongietorria eskainiko die koplariei 19:15ean. Gure herrigintzan eragin zuzena duen eta urtero herriko jaien atarian argitaratu ohi den Oarso aldizkaria gogoan arituko dira Mikelazulon 19:35ean eta gero Kerala Tabernan (19:50ean) Donosti Sagardotegian (20:10an) eta Maite Tabernan (20:30ean) ere sartu-irtentxoa egingo dute umore onari eutsiz.

Azkenik, Santa Agedaren bezperako ospakizunari amaiera emanaz, eta orain ere Bertso Eskolako taldearekin bat eginez, hain arrakastatsua den Landarbaso Abesbatzari zorion agurra eta esker ona erakutsiko diote udaletxeko arkupetan 20:50ean. Aipatzekoa da, koplari gisa hain gertukoa den Amaia Agirre arituko dela. Soinujoleak Doike taldekideak izango dira, eta Ereintzako Txistulariak, ohikoa den bezala, joan-etorri guztietan arituko dira. Xabier Vesga izango dutel zuzendari lanetan. Berariazko bertsoak Julian Albisturrek, Sabin Irastorzak eta Mikel Ugaldek idatziak izan dira.

Elixabete Perez Gaztelu hizkuntzalaritzan ikertzaile eta irakasle errenteriarra omenduko dute Foru Plazan

Esan beharrik gabe doa ekitaldia irekia dlea, eta parte hartu nahi duen edonor ongietorria izango da, antolataileek nabarmendu dutenez. «Dei berezi bat zabaltzen diegu errenteriar guztiei omenaldi xume hauetan parte har dezaten adierazitako lekuetan», jakinarazi dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda gogoan, kopla eta bertsoak ez dira faltako gaur Errenterian

Santa Ageda gogoan, kopla eta bertsoak ez dira faltako gaur Errenterian