
Errenteria
Korrikaren 23. edizioari babesa azaldu diote Udaleko talde eta bozeramaile guztiekSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Korrikaren 23. edizioari babesa azaldu diote Udaleko talde eta bozeramaile guztiekIker Castaño
ERRENTERIA.
Jueves, 21 de marzo 2024
Badator Korrika eta bihar gauerdian murgilduko da Errenterian. Udalak ere bere kilometroa izango du. Hain zuzen, udal ordezkariek 00:13ean hartuko dute lekukoa Arramendi pasealekuko 15.ean, Pontikako biribilgunean. Errenteriako Udalak euskararekiko duen konpromisoa erakutsita, Korrikaren 23. edizioari babesa azaldu diote udaleko talde eta bozeramaile guztiek (Aizpea Otaegi eta Leire Mazizior, EH Bildu; Isaac Palencia, PSE-EE; Elixabete Murua, EAJ-PNV; Maite Gartzia, Elkarrekin Podemos IU-AV eta Antonio Vicente Zubicoa, PP). Errenteriako Udalak «eskerrak eman nahi dizkie Korrikaren eta euskararen alde lanean ari diren eragile eta norbanako guztiei. Hemendik aurrera ere euskara biziberritzeko bidean elkarlanean jarraitzeko borondatea», adierazi du.
Edizio honetan ere Lau Haizetarak kilometro bat erosi du, Joxepa Antoni Aranberri anitzeneko bizilagunekin batera (Xenpelar berso eskola, SOS Arrazakeria eta Badalab). Lau Haizetarak 23. Korrika baliatu nahi du, Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleei omenaldia egiteko, eta, horregatik, bikote euskaltzaleari kilometroaren lekukoa eramateko proposatu dute.
«Gure kilometroa 2.653.a izango da, eta Korrikaren lekukoa Morrongilleta kalearen hasieran hartuko dugu, non minutu batzuk lehenago (23:40an) Pilartxo eta Mikelen inguruan elkartuko garen. Beraz, gure kilometroan parte hartu eta bikoteari gure aitortza adieraztera hurbiltzeko gonbita» luzatzen dute.
Biharko jai nagusia berotzeko asmoz, atzo goizean eta arratsaldean Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola, Cristobal Gamon Ikastetxea, Bizarain Ikastola, Telleri Alde eta Egiluze ikastetxeak hartu zuten parte Korrika txikian, euskara eta korrikaren alde. Kaputxinoak, Beraun eta erdigunean ere, Harro Herri direla argi erakutsi zuten. Diskorrika DJaren eskutik alaitu zuen giroa Agirre Lehendakariaren plazan.
Gaur Korrika gaztea egingo dute, 12:30ean Lehendakari Agirre plazatik abiatuta. Bihar, berriz, motorrak berotzeko jarduera desberdinak antolatu dituzte Korrika Jaian. Besteak beste, bazkaria Alamedan, bingo musikatua, Txalainak taldearen kontzertuak eta Bantzan emanaldia Lekuonan izango dira. Eguneko azken minutuetan helduko da 23. Korrika Errenteriara, 23:51ean zehazki, Lezotik helduko da eta erdialdetik Oiartzunera joango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.