Fantasiazko nobela bat iritsi da Lekuonara
Osteguna, 1 abendua 2022, 23:04
Urtzi Leonet azken hamar urteetan Errenterian bizi den idazleak 'Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 1: Herri Margotua' fantasiazko nobela berria aurkeztu zuen atzo Lekuona Fabrikan. Bertan hainbat gonbidatu egon ziren, Aitor Azurki kazetaria aurkezle bezala, Iñaki Holgado errenteriarra marrazkilari-lanetan eta Iñaki Zubeldia idazle beteranoa gonbidatu berezi gisa. Leonetek nobelaren azala eta sinopsia azaldu zituen. «Fantasiazko kontakizun hau itsas abenturarekin lotua dago. Euskal Herriko eta munduko beste herrietako mitologien arteko lotura egiten duen magiaz betetako istorioa da», adierazi zuen. Hainbat irakurle hurbildu ziren Errenteriako liburutegira eta ekitaldia bukatzean, idazleak, zoriontsu, liburuak sinatu zituen.