Errenteria
Erromeria Egunaren koreografiaren ikastaroa eskainiko du EreintzakM. S.
errenteria.
Viernes, 20 de junio 2025, 21:05
Oraindik denbora badago, baina Ereintza Dantza Taldeak Erromeria Egunaren edizio berri bat prestatzen jarraitzen du. Aurtengoa ez da beste bat izango, jardunaldi honek 25 urte beteko baititu Errenterian.
Horregatik, ospakizuneko azkeneko ekintza burutuko dute gaurkoan, hilaren 21an. Aiko taldeak, Erromeria Egunaren 25. ediziorako abestia sortu du eta Ereintza Dantza Taldeak koreografia prestatu du. Abestiaren aurkezpena eta dantzaren ikastaro azkar bat eskainiko dute gaurkoan 12:30ean Zumardian.
«Herritar oro larubateko ikastaro eta aurkezpenean parte hatzera animatu nahi dugu» adierazten dute gogotsuEreintza Dantza Taldetik.
Bestalde, egun handirako geroz eta gutxiago falta denez, «kartel berria gutxi barru zabalduko dugu». Azkeneko ekintza bada ere, Ereintza Dantza Taldea maiatzaren 24ean atera zen herriko kaleak animatzera kalejira polit batekin. Apirilean, bestalde, Mikel Sarriegiren hitzaldia antolatu zuten Reina Aretoan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.