Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mendi lasterkari bat azken edizioan. ausa-Gaztelu mendi kluba

Zaldibiako mendi lasterketa erronka eta guzti

Bi modalitate izango ditu hirugarren edizio honek eta momentuz 211 lasterkarik eman dute izena

Viernes, 24 de junio 2022, 16:16

Comenta

Ordu batzuk besterik ez dira gelditzen Aralarko inguruak zeharkatzen duen mendi lasterketa hasteko. Zaldibiako mendi lasterketaren eskutik bueltatuko dira korrikalariak paraje ederretaz gozatzera. Goizeko 9etan aterako dira bertako plazatik eta 28 kilometroko eta 1.950 metro positiboko ibilbidea burutu eta gero bertan bukatuko dute izena eman duten 210 bat lasterkariek. Horietako batzuk dena den, ibilbide motza egingo dute, 15 kilometrokoa eta 1.000 positiboko esprinta. Hauek, gainera, 9:30ean aterako dira.

ibilbide luzeko perfila.

Ausa Gaztelu Mendi Klubak antolatzen duen lasterketako hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Goierri Kopako bi sarietarako baliogarria. Izena eman duten lasterkarien artean, Aitziber Ibarbia eta Hassan Ait Chaou daude eta biek ere aukera izango dute irabazteko.

Ibilbide motzeko perdila

Iaz, Oihana Kortazar eta Ibon Mancisidor izan ziren azkarrenak lasterketa luzean. Edizio horretan, 263 kirolarik parte hartu zuten. Mancisidorrek 2 ordu 36 minutu eta 14 segundoko denboran burutu zuen lasterketa, Gartzen Elejabarrieta lehia bizian aritu eta gero. Oihana Kortazarrrek berriz, bi ordu, 46 minutu eta 31 segundotan bukatu zuen proba.

Aurtengo lasterketak, beste erronka berezia izango du. Izan ere, arrauzaren erronka luzatu da ibilbide luzearen parte harzen duten korrikalarien artean Euskaberrek. Ausa Gazteluko mendi puntara arrautza osorik eramaten duten korrikalari guztien artean zozketatuko da urte osorako arrautzak doan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaldibiako mendi lasterketa erronka eta guzti

Zaldibiako mendi lasterketa erronka eta guzti