
Ver 33 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 33 fotos
Goizeko 9:00etan hasi da Kobaz Koba Trail bederatzigarren edizioa Zestoan, Arazi IKT eta Agiro Mendi Klubak antolatuta, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Zaldei izeneko 26 km-ko ibilbidea egin behar zuten 300 korrikalari inguru izan dira lasterketa hasten lehenak. Ordubete beranduago eman zaie irteera Artzei izeneko 15 km-ko ibilbidea egingo duten 390 korrikalariri. Lokatza ikaragarria eta tenperatura hotza izan dute parte-hartzaileek ibilbidean baina berotasunez hartuak izan dira herrian, helmugara iritsi direnenan, jende ugari baitzegoen bertan zain.
Iraitz Legorburu getarriarra izan da irabazlea. Bera heldu da estraineko Zestoako plazara, proba laburrekoei ere aurrea hartuta eta 2:14:39ko kronoa eginda. Bigarren lekuan Paul Ormaetxea muruetarra helmugaratu da (2:16:49) eta Beñat Ibañez zumarragarra izan da hirugarrena (2:16:58). Amets Aranberri zestoarra zazpigarren lekuan heldu da, 2:23:25eko denbora egin eta gero.
Emakumezkoetan, bi azpeitiar izan dira helmugaratzen aurrenak: Eneritz Aramendik irabazi du (02:58:12). Haren atzetik Naroa Uria helmugaratu da (03:01:20); eta hirugarrena donostiar bat izan da: Tánit Pérez de Leceta (03:12:41). Lehen zestoarra 03:39:24ko denborarekin, Aintzane Díaz Jauregi izan da.
Artzei, 15 kilometroko ibilbidean Mikel Arriola eibartarra izan da aurrena (01:17:14); Joxe Errasti (01:17:17) oriotarra bigarrena eta Ibai Angulo azpeitiarra, hirugarrena, 01:18:27 denbora egin ostean. Jon Aizpuru zestoarra izan da herriko lehena proba laburrean (01:24:32).
Emakumezkoetan, berriz, Aretxabaletako Ainara Urrutiak irabazi du proba (01:33:05) eta haren atzetik iritsi dira Ane Elzaudira beratarra (01:33:54) eta Irati Larrañaga usurbildarra (01:34:26).
Ainara Arakistain izan da lehen zestoarra ,01:56:24ko denborarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.