Borrar
ARIZMENDI

Zarautz Modan abuztuaren 6an itzuliko da malekoira

Zarauzko Udalak, Murkil Merkatarien Elkarteak eta Gipuzkoa de Modak Zarautz Modan 5. edizioa antolatuko du

DV

Domingo, 12 de junio 2022, 11:04

Malekoia izango da Zarautz Modan 2022 urteko ekitaldiak aukeratu duen agertokia. 2021ean Torreoi dotoretik igaro ostean, Gipuzkoako udako moda ekitaldi bikaina bere jatorrizko tokira itzuliko da, pandemiak markatutako bi urteak atzean utzita. «Denok nahi dugu mugarik gabeko udaz gozatu. Udaletik ekitaldiak antolatzen ditugu urtean zehar, Zarautz ez baita udan bakarrik gozatzen», azpimarratu du Xabier Txurruka herriko alkateak, nahiz eta aitortu duen «egia da udan programazio anitza eta erakargarria sustatzen dugula. Gustu eta adin guztientzako jarduerak, non kalejira honek protagonismo berezia hartzen duen, gure herriko moda denden aniztasuna eta kalitatea erakutsiz».

Zarautzek hainbat urte daramatza plan zehatzak lantzen, merkatuaren eta bereziki modaren merkataritzaren behar berrietara egokituz. Ildo horretatik, «zer hoberik moda, merkataritza, turismoa eta kultura uztartzea baino, kanpainako proposamenak bertatik bertara erakutsi nahi diren ekimen baten bidez, pasealekua bezalako ingurune paregabe batean», gaineratu dute antolatzaileek.

Aurreko lau edizioetan bezala, parte hartzen duten komertzioek udako bildumak eta udazkeneko proposamenen aurrerapena aurkeztuko dute, itsasoa eta hondartza atzealdean dituen paraje majikoan.

Firma bakoitzak 12 jantzi aurkeztuko ditu urtero jardueraren edukiera betetzen duen publikoaren begirada adiaren aurrean. Malekoian egindako azken edizioan 1.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren.

Oraingoiz, gogora ditzagun 2021. urteko momentu garrantzitsuenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarautz Modan abuztuaren 6an itzuliko da malekoira