«Gipuzkoako modaren erronken urtea»
Kutxa Fundazioak uste du Gipuzkoak beharrezko osagai guztiak dituela estatu-mailako modan, enplegua sortzeko ahalmen handia duen sektore batean, erreferente izateko
DV
Igandea, 15 urtarrila 2023, 12:51
Kutxa Fundazioak garatzen dituen jardueren barruan, 2023. urtean, Gipuzkoako moda sortu eta diseinatzen duen munduari laguntzeko plataforma izatea da Kutxa Kultur Moda programaren eginkizuna. Programa honen helburua lurraldeko moda-proiektuak bultzatzea, prestatzea eta sustatzea da, etorkizun hurbilean ibilbide profesional sendoa egin dezaten sektore horretan. Programa honen bidez, bertako talentua bultzatzen dugu eta sormena profesionalizatzea sustatzen dugu.
Gainera, programak bere ezaugarrien artean du moda iraunkor edo jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren garapena sustatzea. Helburu horrekin, Kutxa Kultur Modak iraunkortasun eta gizarte irizpideen aplikazioa bultzatuko du bere ekintza guztietan. Entzun ditzagun Ianire Soraluze, moda programako teknikariaren hitzak.