Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Txismografo

Martes, 16 de enero 2024, 12:30

Comenta

Espainia hondoratzen ari omen da, eta ni nabaritzen hasia naiz lur azpiko dardara. «Akabosea» esaten zitzaion duela ez gehiegi, eta denboran atzerago eginez gero, apokalipsia edo armageddona. Tira, atzizki horrekin (-ddona), euskaraz ez du oso izugarria ematen, amaieratxoa-edo esan nahiko balu bezala, ddona-ddona katona… Auskalo hekatonbea izango den ikatz bidezkoa edo sagarrezkoa. Jatorrizko bekatuagatik eta hori guztia. Baina nik, behintzat, entzun ditut etxepeko lurrean gihar antzeko batzuk zama bat bizkarrera eramaten, edo pisu jaurtiketa olinpikoa entrenatzen.

Sismografo talde bati ere deitu genion, bibrazioen zergatia ikertzera etor zedin. Hasiera batean, ematen zuen 'Iriyarena', eta, ondoren, 'Polka'. Martxa militar bat zoru laminatuaren sabelean. Eta hori Donostiatik kilometro batzuetara bizi garela… Bulegoan lanpetuegi zebiltzanez, bekadun txismografo bat bidali ziguten, eta honek amnistia eta lege-dekretuei egotzi zien burrunba. Geroztik, etxean gehien kezkatzen gaituena da nora arraio eroriko garen baldin eta lurra benetan hondoratzen bada. Infernura? Hadesera? Beheko bizilagunaren komuneko zulora? Edo Jules Verneren nobela ezagun horretan bezala, Islandiako sumendi batean agertuko gara irristan txanpero eta guzti? Eta zuloa konpontzeko nori deitu beharko diogu? VAR-ari? Igeltseroari? Hutsaren hurrengoari? Txismografoari Itsas Conselleiro aurpegia jarri zitzaion, eta esan zigun: «Sartzen diren tokitik sartzen dira, eta erortzen diren tokitik erortzen».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txismografo