'Kilometroak historian zehar' erakusketa ikusteko azken egunak
'Kilometroen atzera begirakoa ikusgai dago Atxulondo kultur aretoan. Bertan, 73 paneletan jaso dute Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren eboluzioa
Edizio bakoitzeko bat; 73 panelek osatzen dute 'Kilometroak historian zehar' erakusketa. Atxulondo kultur aretoan dago ikusgai, Zizurkilen. Garaiko kartel, informazio eta argazkiekin, jaiaren artxiboa sortu dute. Kilometroak asteak iraun bezain beste iraungo du erakusketak, hau da, igandera arte, urriak 4.
Hala ere, aurrentzean ere bertako eduki guztiak www.kilometroakbidea.eus helbidean egongo dira kontsultagarri. Artxibo digitala nahi izan dute sortu horrela.
Mikel Egibar Kilometroetako koordinatzaileak azaldu duenez, egunkarietako azalak jaso dituzte, logo eta bestelako dokumentazioarekin batera. Batik bat, «ikastoletako bertako ganbaretatik eta Lazkaoko beneditarren artxibo historikotik ateratako dokumentuak dira».