Secciones
Servicios
Destacamos
Gipuzkoatik Baionarat. Lapurdiko hiriburuan kokatuta dagoen Askatasunaren plazan amaituko da 23. Korrika igande eguerdian. Bertara iristeko euskararen aldeko ekimen erraldoiak larunbatean Gipuzkoako hainbat eta hainbat herri zeharkatu zituen, «algara batean edo afoniko», Maite Arroitajauregi 'Mursego' eibartarrak Korrikarako eginiko abestiak dioen bezala. Gipuzkoak atzo euskararen alde erakutsitako konpromezua eta erantzukizuna hunkigarria izan zen, harro egotekoa. Erantzun bikaina eta jendetsua izan zen egun osoan zehar, bai kaleetan eta errepideetan korrika egiten baita espaloietan parte-hartzaileak txalotzen ere.
23. Korrika Gipuzkoan goizeko 02:11ean sartu zen. Legutiotik iritsi ziren euskalzaleak Leintz-Gatzagara. Egun osoa gure baitan ibili ondoren egurrezko zilindroak gaur goizaldeko 01:36ean esan digu agur Oiartzunen.
Euskararen aldeko festa hirugarrenez ibili zen Gipuzkoan barna. Aurrez Bidasoa, Buruntzaldea, Urola Kosta eta Debabarrenako herriak zeharkatu zituen. Atzo, berriz, Debagoiena, Urola Garaia, Goierri, Tolosaldea, Donostialdea eta Oarsoaldeako 39 herritik pasa zen. Beste behin, Gipuzkoak ez zuen hutsik egin eta milaka eta milaka lagunek parte hartu zuten euskararen aldeko kontzientzia suspertze ekitaldi honetan.
Urola Garaian harrera bikaina eman zitzaion Korrikari. Sarrera goiztiarra egin zuen bertan. AEK-k antolatutako euskararen aldeko martxa koloretsua goizeko seiak inguru heldu zen. Legazpi izan zen lekukoa jaso zuen eskualdeko lehen herria, goizeko 05:45ak aldera oñatiarren eskutik. Bere lehen pausoak herriko musikari eta dantzariekin eman zituen: Doinua Musika Eskola, Goiz Deia Txistulari Taldea, Korosti Dantza Taldea, Legazpiko Musika Banda eta Sustraiak Dantza Taldea.
Así ha sido el paso nocturno de Korrika por Alto DebaVer 54 fotos
Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsasotik pasa ondoren, Tipi-Tapa iritsi zen Korrika Gabirira lehen aldiz. Herriko alkateak, Endika Muruak, korrika egiten kantatu zuen bertsoa: «Besozabalik hartu zaitugu hona iritsi berritan».
Korrika ve amanecer en Alto UrolaVer 32 fotos
Seguran, berriz, herriko Realeko peñak Athleticekoari eman zion lekukoa, lehia sano guztien gainetik euskararen aldeko aldarriarekin bat eginez. Idiazabalen, Aldundiaren izenean, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eraman zuen lekukoa. Lazkaon, San Benito ikastetxeko irakasleek eraman zuten eta Beasainen, Kimetz Furundarena Andramendiko ikasleak izan zuen egurrezko zilindroa eramateko ohorea.
Milaka goierritar, Korrikarekin batVer 56 fotos
Goierritik Tolosaldeara egin zuen salto Korrikak. Ikaztegieta eta Alegiatik pasa ondoren, Tolosara iritsi zen euskararen karabana jendetsua. Herriko eragile, elkarte eta norbanako askok egin zuten bat euskararen aldeko ekimenarekin. Guztira bederatzi kilometroko ibilbidea egin zuen Korrikak herrian barrena, hauetako batzuk Inauterietako abestietaz lagundurik.
Korrika festa giroan pasa da TolosatikVer 37 fotos
Donostialdeko zenbait herri igaro ostean, 18:09ean Donostian sartu zen 23. Korrika. Martutene auzotik iritsi zen 'Harro Herri' festa Gipuzkoako hiriburura, «ahoa bizi-bizi, prest belarriak, eskuz esku heldurik, lehertu eztarriak» letrari kasu egiten. Martutenen lekukoa Petritegi sagardotegiko kideek hartu zuten. Hauek Lizeaga sagardotegikoen esku utzi zuten eta hurrengo txanda Auzoko Elkartearentzat izan zen.
Martutenetik Loiolara iritsi zen Tipi-Tapa Korrika. Auzo honetan Ur Kirolak, Hontza Kultur Elkartea eta Uliazpiko kideek eraman zuten lekukoa. Baita La Salle ikastetxeko bi ikaslek ere. Eguneko momentu hunkigarriena bertan bizi izan zen. AEK-ko antolatzaileek furgonetatik musika kendu eta ikasleek isilik egin zuten bere kilometroa, hil berri den ikaskide baten oroimenez. Erriberak atzean utzi eta gero, euskararen aldeko festa Amaran sartu zen. Reale Arena futbol zelaian F Ligako Real eta Athleticen arteko futbol partida jokatzen zen bitartean, Madril hiribidean Bultzada Txuri Urdinak hartu zuen lekukoa, banderak astinduz eta bengalak piztuz. Bultzadako kideak txanda Xabi Prietori pasa zioten. Real Sociedad Fundazioaren izenean egin zuen korrika Anoetako pasealekutik.
Ordurako, Donostiako kaleetan jende andana bilduta zegoen. Erdialdean, Easo kalea eta Mirakontxa pasealekua betetak, - Amara Auzoa, Euskal Trenbide Sarea, Barrio San Martín Auzoa, Aranzadi edo Etxepare bezalako elkarte eta enpresek eraman zuten lekukoa-, zer esanik Antiguako Matia eta Benta Berrik emandako erantzuna. 23. Korrika Añorgako birigulnerarte iritsi zen eta bertatik Erdialdera bueltatu zen.
Gros auzotik ere pasa zen euskararen aldeko karabana jendetsua eta 21:00ak aldera iritsi zen Alde Zaharrera. Boulevardean hartu zuen lekukoa Eneko Goiak, Donostiako alkateak. Udaletxeko hainbat zinegotzirekin batera korrika egin zuen. Bertatik lekukoa Egia, Intxaurrondo, Bidebietatik altzara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.