Borrar

Gazteek etxebizitzaz duten iruditeria aztertzeko lehiaketa

Era berean 'Nork-nori-zer: diskriminazioa alokairuan' antolatu dute «xenofobia eta arrazakeria egoerak dokumentatu eta salatzeko» asmoz

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 26 de junio 2025, 12:19

Gazteek, genero ikuspuntua abiapuntu, etxebizitzaren iruditeria sozialaren eta iruditeria horren arrakalen inguruan dituzten sentimenduak, gogoetak eta ikuspuntuak azaldu ahal ditzaten, hauen bueltan hausnarketa sustatzeko eta, batez ere, diagnosia eratzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 'Etxearen erraiak' arte-lehiaketa martxan jarri du. Epea uztailaren 18an amaituko da.

Lehiaketan parte hartzeko, etxebizitzaren iruditeria sozialaren inguruko lanak jasoko dira, edozein adierazpide artistikotakoak: poema bat, testu narratibo bat, bertso bat, ilustrazio bat, argazki bat… Zehazki, genero ikuspuntua aintzat izatea baloratuko da, eta etxeak ezkuta ditzakeen biolentiza mota ezberdinei erreparatzea. EGK-k adierazi duenez «izan ere, etxea norbanakoei gure bizitzak garatzeko espazioa eta aterpea eskaintzen digun egitura den arren, biolentziaren gotorleku ere izan daiteke».

Jasotako lamam artetik hautatuak irailaren 12an iragarriko dira, eta irailaren 25ean egingo da sari-banaketa Donostian egingo den ekitaldi batean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 615749929 (Leire) edo 688737092 (Maddi) zenbakietara dei daiteke, zein berdintasuna@egk.eus edo etxebizitza@egk.eus helbideetara idatzi.

Migranteen arazo extra

Ez da gazte-elkarteen plataformak etxebizitzari buru abian jarritako ekimen bakarra, Euskadin gazteek emantzipatzeko eta etxebizitza duina izateko dituzten zailtasunak agerian uzteko asmoz 'Nork-nori-zer: diskriminazioa alokairuan' antolatu baitu «xenofobia eta arrazakeria egoerak dokumentatu eta salatzeko» asmoz etxebizitzen eskaintzan, bai errentatzaileen eta higiezinen agentzien jarreran ere.

«Alokairu kuota altuak, soldata baxuak eta etxebizitza eskasia gazteek modu autonomoan bizitzeko gainditu behar dituzten oztopoetako batzuk dira», salatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteek etxebizitzaz duten iruditeria aztertzeko lehiaketa

Gazteek etxebizitzaz duten iruditeria aztertzeko lehiaketa