Borrar

Euskaraz egin ahal izatea ziurtatzea, «herri-ordezkarion zeregin politikoa»

Gaizka Lasa

Altzo

Osteguna, 16 urria 2025, 06:30

Comenta

Nortasunaren adierazle nagusitzat jo zuten atzo herri agintariek hizkuntza. Xabier Olano Altzoko alkateak egin zuen aipamena lehenik. 'Ipuscua' izena latinez idatzitako testuan ageri arren, dokumentuak euskal leku izen ugari ere jasotzen dituela aipatu zuen, hala nola Otsabio, Berazubia, Haralarre, Hezeiza-zabal, Ugarte, Aia, Elkano, Ezkiaga, Iturriotz, Zuaznabar, Artzadun eta Olazabal. «Adituek diotenez horrek argi eta garbi erakusten du garai hartan hemen eta inguruan bizi ziren pertsonak euskaraz hitz egiten zutela», nabarmendu zuen Olanok.

Alkatearen esanetan, «mila urte igaro eta gero euskaraz hitz egiten jarraitzen dugu eta euskal leku izenak hementxe diraute, gure inguruan, gaurko gizarte konplexuan ere. Beraz, gaur guztiok bildu izanak eta gure hizkuntza naturala euskara izateak, argi eta garbi erakusten du herri honen eta gure hizkuntzaren iraupena eta bizi-nahia. Hala bedi etorkizunean ere».

Lehendakariak, bestalde, arbasoengatik hauxe esan zuen: «Badakigu, beste herri askok ez bezala, gai izan zirela haien ama hizkuntza, euskara, eta tradizio, ohitura eta legeak iraunarazteko». Eta Euskadi eraikitzen jarraitu behar dela aipatzerakoan, beste behin «euskarak behar duen jauzia emanez», esamoldea erabili zuen. Era berean, Eider Mendoza diputatu nagusiak ere euskara indartzeko deia egin zuen eta baita hitz bera errepikatu ere: «Hizkuntzaren biziberritzean atzeraldia ekidin eta jauzia eman dezagun».

Nolanahi ere, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak sakondu zuen gehien hizkuntza gaian. Identitate ezaugarrien artean, «lehenbizi, euskara» esan zuen, eta Koldo Mitxelenaren hitzak ekarri zituen gogora: «Euskal Herria gaur egun herri kontzientziarekin baldin bada, batez ere hizkuntzari zor zaio; euskara euskal herriaren historia bi zia da». Hortaz, ondare bizia den hizkuntza «biziberritzea eta euskaldunak euskaraz egin ahal izatea ziurtatzea da herri-ordezkarion zeregin politikoa XXI. mendean», ondorioztatu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraz egin ahal izatea ziurtatzea, «herri-ordezkarion zeregin politikoa»

Euskaraz egin ahal izatea ziurtatzea, «herri-ordezkarion zeregin politikoa»